Bideotik programeak ia 300 proposamen jaso ditu

Bizkaie! 2020-11-06 11:05   Kulturea

Bideotik, ikus-entzunezko sorkuntza artistikoa eta kulturala ikusarazoteko programea da.

Azkuna Zentroak Bideotik. Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira bideo-sorkuntzako programearen edizino barria jarri dau abian, ikus-entzunezko sorkuntza artistiko eta kulturala sorkuntzarako, hausnarketarako eta gizarte-eraldaketarako tresna izateko programea. Bideotik. Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira programeak, gainera, hizkuntza barrien erabilerea sustatzen dau mpbimentuan dagoan irudiaren bidez eta Azkuna Zentroa sendotu gura dau ikus-entzunezko katean parte hartzen daben eragileen arteko alkarreraginerako topagune legez: Sorkuntza garaikideari emondako laguntzak ikus-entzunezko sorkuntzearen inguruko parte-hartzea sustatzera eroan gaitu eta bigarren aldiz deialdi publiko bat edegi dogu Festhome plataformearen eta Zentroaren posta elektronikoaren bidez, bideoaren inguruko praktika artistiko eta esperimentalak sustatu eta zabaltzeko.

Ia 300 proiektuk parte hartu ahal izango dabe aurten bideo-adierazpenaren inguruan ikus-entzunezkoak lantzen dituen artistei eta bideo-sortzaileei zuzendutako proiektuaren edizino honetan. Piezak tokiko eta nazinoarteko testuingurutik datoz eta horreen artean film luzeak eta film labur dokumentalak dagoz. Azkuna Zentroak Festhome plataformearen bidez ahalbidetu eban proiektuan parte hartzea.

Epaimahai batek zezeilean zentroan erakutsiko diran proiektuak aukeratuko ditu.

Zinema eta ikus-entzunezkoak arlo estrategikoa dira Azkuna Zentroaren programazinoaren arloan. Lehen edizinoan tokiko eta nazinoarteko 14 pieza baino gehiago erakutsi zituen, Óscar Alegría, Jorge Moneo, Jonathan Steininger, Caroline Reucker, Natxo Leuza, Raúl de la Fuente, Víctor Suárez Ballesteros, Ernesto J. Sorrentino, Danel Aser Lorente Tellaetxe, Marta Solano, Marc Serena, Carmen PG Granxeiro eta Marta M Mata lako artistenak. Programan film luzeak eta film labur dokumentalak izan ziran, horreen artean animazino filmak, biopic-ak eta familia istorioak, horreetako batzuk opera primak.

BIdeOtik programeak bere balio bereizgarriari eusten deutso, ikus-entzunezko sorkuntzearen inguruko trukerako eta alkarrizketarako topagunetzat eta kultura- eta gizarte-hausnarketarako eta eraldaketarako gunetzat.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu