#KandinskyAtzeraKontua Bilbon

Bizkaie! 2020-11-06 10:10   Kulturea

José Manuel Ballester artistearen erakusketea abenduan.

Guggenheim Bilbao Museoa#KandinskyAtzeraKontua dakar: egunez egun, hamabost bideoz emongo dau argitara Kandinskyren erakusketea atontzekoo eginbeharrak azkentzeko lan-prozesuak erakusteko asmoz. Erakusketeak BBVA Fundazinoa dau babesle eta zemendiaren 20an inaugurauko da.

New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museoko arte-arduraduna eta Kandinsky erakusketearen komisarioa dan Megan Fontanellak emongo deutso hasierea ekimenari gaur argitaratutako lehenengo bideoagaz.

Pandemia dala-eta Fontanellak ezin izan dauenez Bilbora etorri erakusketea preparetan, New Yorketik aurkeztu dau ekimena eta abagunea aprobetxau daulan-taldeen ahalegina eta euren artean izandako lankidetza estua eskertzeko, horrexeri esker posible izan baita erakusketea aurrera eroatea.

Bideoak Museoko langileek eurek grabauko ditue, modu xumean eta egunero zabalduko dira Museoaren sare sozialetan (Instagram, Facebook eta Twitter) eta webgunearen bidez.

 

José Manuel Ballester


Artisteak joan dan apirilean, COVID-19aren pandemiaren ondoriozko itxialdian, Bilbon egindako erretratu multzo bat egongo da ikusgai bertan. Irudiok uri hutsa erakusten dabe, itxuraz jenterik bakoa. Horreek egiteko, José Manuel Ballester Bilboko kaleetan ibili zan, momentuaren esentzia atrapau guran. Artistearen berak adierazo dauenez, kalean giza presentziarik ez egoteak ezohiko irudiak eragiten zituan: kale, etorbide eta plaza huts-hutsak. Baina deigarriena zan, jakitea biztanle guztiak hantxe egozala, nigandik metro gitxira, beren etxeetako pareten artean prso. Hur egon arren, isiltasuna zan nagusi. Bisitariek Museoan ikusi ahal izango dituen ohiz kanpoko irudi horreek agertzen dabe itxialdi-garaian Bilbon bezela munduko beste hainbat uritan bizitako errealidadea.

 

José Manuel Ballester (Madril, 1960)

Produkzino oparoaren barruan, azpimarratzekoa da Ezkutuko txokoak saila, izan be, Ballesterrek artearen historiako maisu handien zenbait margolan hartu ditu argazkitan eta lanek esangura artistiko eta gizatiar barria eskuratzen dabe.

Artistearen hiru lan dagoz Guggenheim Bilbao Museoaren Bilduma iraunkorrean, hirurak sail horretakoak: Maiatzaren 3a (2008), Errege-erreginen jauregia (2009) eta La Médusen almadia (2010) berrinterpretazinoak dira, hurranez hurran Francisco de Goyaren 1808ko maiatzaren 3ko fusilamenduak (1814), Diego Velázquezen Meninak (1656) eta Théodore Géricault-en Le radeau de la Méduse, 1818–19  lanetatik abiatuta eginak. Biziten gagozan jazoeren argitan, dimensino barria hartzen dabe konposizino horreetako espazio ikaragarri hutsek eta badirudi antzekotasunak dituela COVID-19aren pandemiak eragin dauen egoereagaz.

La Balsa de la Medusa (2010)

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu