Atsotitzak, gure euskal kulturearen osogai

Bizkaie! 2020-11-06 08:46   Kulturea

Euskal pentsaerea eta hainbat kontu ulertzeko gakoak emoten deuskuez.

Iberba Aholkularitzeak eta Oskia Karrera argazki estudioak Atsotitzen Lehiaketea dakar atsotitzak eta irudigintzea bultzatzeko, gauza biak buztartuta. Baina lehiaketa horren bidez sormena be landu gura danez, esaera zaharrak eta barriak be sortzeko aukerea dago, gaur egungo bizimoduaren egoera barriei egokituta.


Oinarriak

1- Parte-hartzaileek atsotitz bat irudi batean txertatuta aurkeztuko dabe. Gehienez 3 aurkeztu daitekez.

2- Irudiak abenduaren 31 baino lehen hona bialduko dira: 656 30 37 67 edo info@kukubat.eus

3- Botazinoa: talde bik emongo ditue botoak, batetik gura daben guztiek telegramen egin leikie hemen  urtarrilaren 5etik 31ra eta bestetik irudigintza eta euskera arloko 5 epaimahaikidez osotutako talde batek be botoa emongo dau.

Emoitzea zezeilean jakinarazoko da.

4- Irabazleak 100 euroko saria jasoko dau.


Oharrak

1. Euskereak dauen altxor handienetako bat bere berben bidez gordetako jakinduria da. Horregaitik geuk esaera eta atsotitza berben artean bigarrena aukeratu gura izan dogu, berba hori oso adierazgarria dalako. Atsotitza kontzeptuak sasoi bateko edadeko jakintsu baten aholkua adierazoten eban baina kasu honetan emakumearen aholkua. Gaur egun, ostera, atsoa berbeak esangura negatiboa izan leiken arren, hor ikusten da azken urteotan edo mendeetan aldaketa bat izan dala. Beraz, bueltau daiotsagun atso berbeari jagokon mailea.

2. Lehiaketa hau hiru hilean behin egin gura dogu eta, horretarako, 100 euroko sari bat emoteko prest dagozanerakunde, enpresa edo saltokien bila gabiz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu