Mikel Mancisidorrek Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa 2020 saria irabazi dau
2020-11-05 08:25 KultureaGiza Eskubideak sustatzen egindako lanagaitik hartu dau saria.
Eusko Ikaskuntza - Laboral Kutxa 2020 saria emon jako Mikel Mancisidor de la Fuente Nazinoarteko Hartu-emonetan doktore eta Giza Eskubideen sustatzaile aktiboari (Bilbo, 1970). Aldi berean, Alexander Gurrutxagak eta Joana Otxoa de Alaizak Gazte Saria jaso dabe Txori Kantazale. Xabier Lete Berrezagutzen lanagaitik.
Bilboko Azkuna Zentroan, mugatua eta ikus-entzunezko bitartekoen bidez zabaldua izan zan eta honako honeek egin eben berba: Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk, Eusko Ikaskuntzako lehendakari Ana Urkizak eta Laboral Kutxako lehendakari Txomin Garciak.
Ana Urkizak gogorarazo eban aurten Nazino Batuen Erakundearen sorrerearen 75. urteurrena ospatzen dala eta horrek sariak emoteko ekitaldi honi oinarri esanguratsu eta interesgarria eta esangura osoagoa emoten deutsola. Mikel Mancisidor mundu mailako Giza Eskubideen aurrerabiderako eredutzat hartu ondoren, Eusko Ikaskuntzako lehendakariak eremu instituzional eta akademikoetatik kanpo aktibista zereginetan dauen alderdia nabarmendu dau, Eusko Ikaskuntzearen beraren adierazpide dan gizarte zibilaren inguruan.
Bestalde, Txomin Garciak Mikel Mancisidorren ibilbidearen garrantzia nabarmendu dau, egindako eskubideen defensearen bidez benetako giza aurrerabidea lortzeko. Eta miresmena adierazo eban René Cassinen ondoren Giza Eskubideen nazinoarteko zuzenbidearen garapenean eraginik handiena izan dauen euskal herritartzat hartu izan danaren aurrean. Era berean, Laboral Kutxako presidenteak eta Eusko Ikaskuntzako bere homologoak positibotzat jo eben Gazte Sariaren proiektu irabazlea, egungo formatuak erabiliz euskal ondare musikala eta poetikoa belaunaldi barrien artean zabaltzeko moduak planteetan asmetan dauelako, Ana Urkizak laburbatu dauenez.
Ekitaldia Iñigo Urkullu Lekendakariak zarratu eban nabarmenduz Mikel Mancisidorrek mundu akademikoari, ekimen sozialari eta nazinoarteko esparru politiko-instituzionalari egindako ekarpena, baita ekarpen horreek giza eskubideen alde eta babesean izan daben isla praktikoa. Gazte Sariaren inguruan, Alexander eta Joanak egindako lan sakona azpimarratu dau euren artxiboa aztertu eta haren ekarpena gaurkotu dabela atzemon eta ikerkuntzan eta sorkuntzan lan aparta egin dabelako, belaunaldi barriei Xabier Lete ezagutzeko aukerea eskainiz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!