Beratu Jaialdia 2020 Oñatin
2020-11-03 12:04 KultureaOñatik Beratu Jaialdiaren 3. edizinoa hartuko dau zemendiaren 4tik 8ra bitartean.
6 kontzertuk eta dokumental baten emonaldiak osotuko dabe aurtengo egitaraua. Sarrerak aldez aurretik erosi edo erreserbau beharko dira. Prezioa 7 eurokoa izango da Santa Ana antzokiko emonaldietan eta dobakoa zemendiaren 8ko kontzertuetan. Parte hartuko dabenen artean, besteak beste, Sua, Gaizka Insunza, Aitor Etxebarria edo Joseba Irazoki dagoz.
EGITARAUA
Zemendiaren 4ean, 19:30etan, egitaraua Aitor Etxebarriaren emonaldiagaz abiatuko da: bere Markak lana aurkeztuko dau Santa Ana Antzokian. Hurrengo egunean, Los Sara Fontan eta Sua arituko dira leku berean, 19:00etan . Zemendiaren 6an, barriz, Aitor Etxebarriak eta Gaizka Insunzak alkarregaz joko dabe, 19:00etan. Ekitaldia hilaren 8an amaituko da: 12:30etan Hakima Flissik Lazarragako lorategiak obra aurkeztuko dau; 18:00etan, ostera, Joseba Irazokik Antixena Gaztetxean joko dau, egitasmoari amaierea emoteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!