'Bizitzea erdigunean: zelako politika publikoak behar ditugu?'

Bizkaie! 2020-11-03 10:10   Kulturea

Ekonomia feministeari zor jako bizitzea erdigunean jarri beharraren idea. 

Ekonomia ortodoxoan merkatuak eta honen logikeari lotutako lehentasunek dauen zentraltasuna salatzen dau eta ekonomia bera eta bere helburuak zehazten laguntzen dau: danon beharrizanak asetzeko baliabideak sortzea eta bizitzea merezidu dauen bizitzarako baldintzak ezartzea. Bizitzearen sostengarritasunaren paradigmea dau, beraz, sistemearen ardatza.

Bizitzea erdigunean: zer politika publikoak behar ditugu? izenburupean, zemendiaren 5ean, Eusko Ikaskuntzak eta Bilboko Udalak atondutako jardunaldia izango da, Emakunderen babesagari esker.

Osasun-alertako egoera dala eta, ekitaldia online egingo da oso-osorik. Jardunaldia multzo nagusi bitan egingo da: ekonomia feministeak politika publikoetan egindako ekarpenak aztertzeko saio akademikoa eta emakumeek erakunde publikoetan izandako hausnarketak eta esperientziak azalduko dituan mahai-ingurua.

Erakunde antolatzaileek Emakundegaz batera ondoetorria egin ostean, Pilar Kaltzada arduratuko da ekarpen guztiak zuzendu eta gidatzeaz. Jardunaldiari hasierea emoteko, María Pazos Moránek (Pompeu Fabra Unibersidadea) Apuntes para una economía política feminista sarrera berbaldia eskainiko du.

Ondoren, Yolanda Jubetok (EHU) saio akademikoari ekingo deutso, Politika publiko feministak eta aurrekontuak genero ikuspegitik aurkeztuz. Jarraian, Ma Luz de la Calek (EHU) El objetivo de la corresponsabilidad paritaria: políticas públicas para la organización social del trabajo y el cuidado aurkeztuko dau. Azkenik, mahai-ingurua ondorengoek egingo dabe: Izaskun Landaida (Emakunde), Teresa Laespada (Bizkaiko Foru Aldundia, Enplegua, Gizarteratzea eta Bardintasuna) eta Aizpea Otaegi (Errenteriako Udala).


Helburuak

Politika publikoek egitura ekonomiko-sozialean daben oinarrizko zeregina kontuan hartuta, ezinbestekoa izaten da horreek ekonomia feministearen ekarpenakaz buztartzea bizitzeari eusteko, giza-eskubideak eta genero-justizia bermatzeko. Jardunaldion helburua da hausnartzea zelako politika publikoak behar ditugun asmo horreek lortzeko, azken krisi honek ekarriko dituan aldaketa sozial eta ekonomikoen aurrean.

Horeetarako egitaraua betea atondu dabe. Lehenik gaiaren konplexutasunak eskatzen dauen kokapen teorikoari emongo deutse lekua, akademiaren munduko adituakaz, baina urtenbideak propopiduteko eskatuz. Ondoren erakunde publikoetako ordezkarien arteko mahai-ingurua izango da, beren eragin-esparrutik krisiak planteau dituan erronken inguruko hausnarketea egin deien eta horreei aurre egiteko neurriak. Aurkezlea eta moderatzailea: M. Pilar Kaltzada.

Berbaldiak euskeraz zein gazteleraz izango dira eta itzulpen zerbitzua eskainiko da.

09:00

Egegierea Nekane ALONSO. Bilboko Udala + Izaskun LANDAIDA. Emakunde + Zelai NIKOLAS. Eusko Ikaskuntza.


09:15

Edegierako berbaldia: Apuntes para una economía política feminista (es). María PAZOS MORÁN. Universidad Pompeu Fabra.


10:30

Saio Akademikoa: Ekonomia Feministearen ekarpenak politika publikoei. Politika publiko feministak eta aurrekontuak genero ikuspegitik (eu). Yolanda JUBETO. EHU

El objetivo de la corresponsabilidad paritaria: políticas públicas para la organización social del trabajo y el cuidado (es). Mª Luz DE LA CAL. EHU


11:45

Deskantsua.


12:15

Mahai-ingurua: Erakunde publikoetako emakumeen hausnarketea eta esperientziak (eu-es). Izaskun LANDAIDA. Emakunde + Teresa LAESPADA. Bizkaiko Foru Aldundia, Enplegua, Gizarteratzea eta Bardintasuna + Aizpea OTAEGI. Errenteriako Udala


13:00

Galderak.


13:30

Zarratzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu