Ez daitela euskal kulturearen taupadea eten!
2020-10-29 12:09 KultureaDurangoko Azokeak 55. edizinoaren spota aurkeztu dau.
Hilebete eta erdi baino gitxiago falta da Durangoko Azokea heltzeko eta gaur kulturearen plazeak edizino honetako spota aurkeztu dau. TaupaDA! da aurtengo leloa eta bideoak be idea horregaz olgau gura izan dau: ez daitela euskal kulturearen taupadea eten!
Bihotz baten taupadak emoten deutso hasierea iragarkiari. Azokako aurtengo kartelaren izakereari eutsiz, spotean paisaje grisa agertzen da, isiltasunean. Jantzari batek, ostera, mobimentuakaz kolorea emongo deutso zuri-baltzari, musikea hasiko da eta bihotza hamaika koloretan. Momentu batez, gelditu egin jakun bihotza. Gehiago ez entzuteko, ez ikusteko, ez irakurteko ikarea sartu jakun... Eta, bat-batean, taupada bat; eta gero bigarrena, hirugarrena, laugarrena. Tau pa DA!.
Bideoan agertzen dan jantzaria Eneritz Zeberio ondarroarra da eta Ane Pikazak edizino honetako kartelaren egileak sortutako ilustrazinoak agertzen dira. Iragarkia Martzanan grabau da, Atxondon, Sorland agentziaren eskutik.
Durangoko Azokea abenduaren 4tik 8ra izango da. Salerosketak www.durangokoazoka.eus webgunean sortuko dan denda birtualean egingo dira eta bertan erosi ahal izango dira Landakon egote diran produktuak: liburuak, diskoak, ikus-entzunezkoak, papelgintzea...
Horrezaz gan, egitarau presentziala be izango da Durangon, Plateruenan eta Landakon bertan. Ikuskizunek aforo mugatua izango dabe eta aldez aurretik erreserbea egin beharko da, zemendian edegiko dan izen-
emotean.
Bideo-spota hemen ikus daiteke.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!