'Vibora' izena jarri deutse Poutarrek edegi barri daben bideari
2020-10-27 11:41 KirolaHermidako Trokan, Kico Cerdágaz batera dabiz eskaletan Poutarrak.
Peña Santan bikain ibili ostean, Europako Mendiak (Picos de Europa) paraje ederrean, Vibora bidea 180 metro ingurukoa da, bost luze eta 8a zailtasunekoa. Poutarren eretxiz, bide gogorra da, kirol ibilbidearen bila doazenek baztertu beharko leukiena. Edozelan be, abenturea eta hormatzarrak maite dituenentzako sano egokia da. Hormearen hasierara urretzeko bidea ordubete edo ordubete eta erdikoa da.
Lehenengo lau luzeetan kareharria topauko dabe eskaltzaileek eta azken luzea errazagoa da baina hatxa solte dago tarte batzuetan eta arriskutsua izan daiteke.
Bateren bat animetan bada, 10 expres, Totem friends multzo osoa, bagaia edo fardeleria eta 80 metroko sokea beharko ditu.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!