Kaxetak 6, Mikel Ruiz Pejenaute eta Ander Manero buztartuz
2020-10-27 10:12 KultureaZoritxarrez, atzeratu egin behar izan ditue ekitaldiak.
Okela Sormen Lantegiak Kaxetak programearen 6.saioa dakar. Kaxetak, astegoien batez buruz buru batuko diran artista biren arteko topaketea da, arte plastikoen ohiko praktiken alboetan kokatzen diran proposamenak jasoko dituana. Seigarren saio honetarako, gurean oso ezaguna dan Mikel Ruiz Pejenaute artistearen Cosas de Jaleo markako erropak eta Ander Manero bideogileak Okelarako beren-beregi egindako ikus-entzunezko piezak jarriko ditugu alkarri begira. Hori guztia urriaren 30ean, 31n eta zemendiaren 1ean. Ordutegia ondokoa izango da: Barikuan, 18:00-21:00; zapatuan, 12:00-14:00 eta 18:00-21:00; domekan, zemendiaren 1ean, 12:00-14:00
Cosas de Jaleo
Jaleo, gaur egun, erropa marka bat da, kamisetak egiten dituan marka bat. Halan da be, hau ez da definizino zarratua. Maila kontzeptualean, janzkereari jagokozan materialak edo euskarriak erabilteak eragiten dituan arazoak aintzat hartuta, serigrafiaren bidez irudimen bisuala gorpuzteko aukerea eskaintzen deutson lan arloa, modearen kontzeptuagaz zerikusia daben zenbait mekanismo, jokera edota jarrerak bereganatuz.
2016an, Okela Sormen Lantegian egindako erakusketa baten izenburua izan zan Jaleo, eskuz serigrafiautako kamisetak zituen pieza bi erakutsi zituan lehen aldiz. Lau urte igaro dira ordutik eta bigarren aukera honetan hainbat look aurkeztuko ditu.
Ander Manero
Ander Manero (Sestao 1987) bideoa, performancea eta instalazino artistikoa jorratzen dituan artista bisuala da. Erosotasunaren ertzak inguratzen ditu, petsonaien, mezuen, irudien eta atmosferen bidez. Formatu zehatz batean ezartzen ez bada be, Maneroren lanak fashio nfilmetik hur dagozan pieza zinematikoak dira, baita animazino, instalazino, performance edo ikusizko set formatuko konposizino deserosoak be.
XXIII. AMP Trikimailua (Irailaren 24tik urriaren 8ra)
AINARA ELGOIBAR + AINIZE SARASOLA + GABRIELE MUGURUZA
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!