Irudika online dator aurten

Bizkaie! 2020-10-27 09:19   Kulturea

Nazinoarteko Ilustrazino Topaketa Profesionala, urriaren 29, 30 eta 31n.

Irudika 2020ko edizino birtual honek aurreko edizinoetan baino sare profesional handiagoa sortzeko aukerea emongo deutse ilustratzaile, agente, liburu-denda eta argitaletxeei. Aurreko hiru edizinoetan legez, prestakuntza-saioak, berbaldiak eta hitzordu profesionalak eskainiko ditue, aurten plataforma digital batetik; hor atontzen dabiz mezularitza zuzeneko intranet bat (parte-hartzaileen artean erabilteko), hitzorduetarako bilera-gelak, baita galeria pertsonal bat be, interesdunek bertan kargau deiezan proiektuei buruzko informazinoa eta lan, katalogo zein lanespazioen irudiak.

Ekitaldia urriaren 29tik 30era izango da Gasteizeko Artium Museoan eta modu birtualean izango da aurten zemendiaren 30era arte.

Uruguai, Quebec (Kanada) eta Frantziako gonbidatuakaz alkarlanean sortutako edukia eta Euskadin bertan sortutakoa aztertzeko aukerea egongo da. Norberaren estudio, etxe, bulego eta bestelakoetako ateak jo ditue eta ilustrazino eta argitaletxe munduarentzat sano interesgarriak diran barriketaldia atondu ditue.

Plataforma birtualerako sarrerea erostean, bereizi egiten ditue ilustratzaileak, agenteak, enpresak eta argitaletxeak, bisitariak, erakundeak, liburutegiak eta liburu-dendak. Horrek balio deutse parte-hartzaileen komunidadea eta zuen galeriak atontzeko, ze aurten danok dozue aukerea 60€ren truke Sektore Paraleloak, Argitaletxe Mundua eta ilustrazino Mundua atalen edukiez gozetako eta hartu-emonetan jarteko edozein kategoriatako parte-hartzailegaz. Prestakuntza-saioak be digitalak diranez, ez dabe izango edukiera mugarik.

Bestalde, Sektore Paraleloak ataleko aurtengo gaia da Muralismoa eta Street Art. Ezin baditue ekarri gonbidatuak, aukerea egongo da bidaiatzeko artiston eskutik ikusi deizuezan hareen urietako kaleak, eurei, barriz, Euskadi erakutsiko deutsegu urtean behin edegiten daben leihotik, hau da, Irudikatik.

Gogor dabiz beharrean hurreko esperientzia bat eskaintzeko, urrunetik bada be, posible izan daiten Irudika ahalik eta urrunen eroan eta munduko bazter guztietako profesionalakaz bat egiteko. Edukiak gaztelaniaz, ingelesez, euskeraz eta frantsesez itzuliko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu