Bilbo Zaharreko 'Aretxaga-Miribilla' espazioak Andoni Euba artistearen murala izango dau
2020-10-26 10:46 KultureaProiektu hau Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetarako Auzokizuna 2020 Jarduera Plan Bateratuaren barruan doa.
Bilboko Udalaren babesari esker, Andoni Euba artistearen eskutik 2018an jaiotako Aretxaga Miribilla espazioak bere eraldaketa artistikoa amaituko dau zortzigarren eta azken mural mobikorraren instalazinoagaz.
Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako inguruak pintura-lan barri bat estreinau dau egunotan, artea eremu horretan kohesinorako eta uri-birgaikuntzarako tresna lez erabiltearen adibide legez.
Kaik bere burua arkulari imajinauta, Lascauxetik Shambhalaren profeziara dau izena horma-irudi barriak eta gaur egungo gazte baten irudiaren modernidadea mistizismo kutsu bategaz edo labar-pinturearen izakera atabikoaren gomuteagaz lotzen dau.
Artea errealidadeen elementu eraldatzaile lez erabilteko helburua ardatz hartuta, ekimena osotu daben horma-irudi danak orio-pinturak dira eta ikusgai dagoan espazioak izakera desbardineko lan bi ditu: estatiko bat eta mobikor bat.
Horma-irudi iraunkorraren neurriak 3,8 x 3,8 m dira: irudia horman bertan pintauta dago, eta Arranoak Vs Dronak izeneko eszena bat agertzen dau, irudi garaikide bat, elementu desbardin biren arteko gatazkea eta bizikidetzea adierazoz, hau da, naturea alde batetik eta aurrez aurre gizakia eta teknologia barriak. Gainera, guneak badau horma-irudi mobikor instalatu bat be, aldatu egingo dana, harik eta guztira 8 margolan izan arte, horretarakoxe sortuak.
2017ko maiatzean, Udalak bere oneratu egin eban inguru ha, guztiz oinezkoentzako bihurtuz eta Miribilla kalearen barritze osoa eragin be bai, miloe erdi euro ipinita. Aretxaga-Miribilla gunea sortu zalarik 2018ko martian, gune bakan eta nortasun oso bereziko bat sortuz.
Proiektu hau Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetarako Auzokizuna 2020 Jarduera Plan Bateratuaren barruan doa eta inguru haretako bizi kalidadea eta bizikidetzea hobetzeko helburu dau.
Andoni Euba (Bilbo, 1962)
Bilbon jaioa, 1962an, Andoni Euba arte ederretan lizentziau zan EHUn, 1985ean; urte horretan, hirugarren saria irabazi eban Eusko Jaurlaritzearen Gure Artea lehiaketan. Sariak eta bekak lortu izan ditu ordutik eta 1994an, Donostiako San Telmo Museoan erakusketa bat egin ondoren, San Frantziskora (AEB) alde egin eta 10 urte emon zituan bertan. Gainera, New Yorken be behar egiten dau.
Bilduma publiko askotan dagoz haren lanak, honako honeetan, besteak beste: Bilboko Arte Eder Museoan, Gasteizko Artium Museoan, Donostiako San Telmo Museoan edo Iruñeko Nafarroako Museoan; Eubak Madrilgo ARCOn be (Arte Garaikideko Nazinoarteko Feria) erakutsi izan ditu lanak eta erakusketa kolektiboak egin izan ditu nazinoartean urteetan zehar.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!