Guggenheim Marrazten-en eta Lygia Clark-en azken eguna domekan
2020-10-23 12:41 KultureaGuggenheim Marrazten jarduerea doban da eguneko sarrerea erosita, goizeko 11:00etatik 15:00etara.
Guggenheim Museoa New York, Venezia eta Bilbon dago eta batera egingo dan nazioarteko marrazketa-topaketearen laugarren edizinoan, edade guztietako lagunek parte hartu leikie, marrazketearen gainean ezagutzak izan ala ez. Parte hartzeko arkatzak eta orriak informazino-mahaian emongo ditue. Guggenheim Mrrazten jarduerea doban da eguneko sarrerea erosita, goizeko 11:00etatik 15:00etara.
2017. urtean antolatu eben lehenengoz topaketa hori hiru Guggenheim egoitzetako Hezkuntza arloek, Museoaren XX. urteurrenari eutsiz eta publikoaren harrerea oso ona izan zan. Topaketearen helburua arkitektuera ezagutzeko esperientzia barri bat eskaintzea da, marrazketea tartean dala, hain zuzen be.
Lygia Clark: pintura eremu esperimental gisa, 1948–1958
Domekea, urriak 25, izango da erakusketea bisitetako azken egunaeta, beraz, egun horretan Museora 16:00etatik eta 19:00etara joaten diranek % 50eko deskontua izango dabe sarreran eta ikusgai dagozan gainontzeko erakusketak be ezagutzeko aukerea izango dabe. Ondoren, artelan horreek kendu eta hurrengo erakusketearen muntaketa-lanak hasiko dira: zemendiaren 20an, Kandinsky erakusketea zabalduko da areto horreetan, BBVA Fundazinoaren babesari esker.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!