IX. URBANBATfest Bilbon, urriaren 29tik zemendiaren 21era
2020-10-23 09:11 KultureaBilboko arkitekturan, urigintzan eta gizartearen barrikuntzan oinarritzen da jaialdia.
Gure ingurunean eragiten dauen uri-fenomenoak antzemon eta entzute aktiboa eginez hasten dan lan-metodologia bat, uriak giza mailan zehaztea ahalbidetuko deuskuen aukerak proponidu eta baterako konponbideak lortzeko.
Jarduera desbardinen arabera dator da programea eta uriaren eraldaketea lortzeko tartean sartutako eragileen arteko topaguneak abiarazoteko ahalegina egiten dau: administrazino publikoa, gizarte-eragileak, kultura arloko eragileak, ekonomia-arlokoak, unibersidadea, herritarrak...
Jaialdian uri-errealidadearen eta errealidade horrek dituan gorabeheren azterketea egiten da diziplina anitzeko programazino baten bitartez, parte hartzeko metodologiak, erreferentziak eta formatu desbardinak erabiliz.
Alkarlaneko barrikuntza edegiaren idea horretatik abiatuta, kultura aldaketa bat da asmoa, publikoa danari, guztiona danari buruzko hainbat jarrera eta balioetan ez eze, uria eregiteko moduan be eragina izango dauena.
2020ko otsailean inaugurau eben Vitra Design Museum-en Home Stories 100 Years, 20 Visionary Interiors erakusketea: Gure etxeak gure bizimoduen adierazpen dira, gure errutinak itxuratzen ditue egun batetik bestera eta gure ongizatean eragiten dabe. Akaso, gaur egun, bizi dogun bolada erradikalean, adierazpen horreek ezusteko indarra hartu dabe; etxeko barrikuntzearen historian oinarritzen dan erakusketa hau inaugurau eta berehala Osasunaren Mundu erakundeak nazinoarteko pandemia deklarau
eban eta miloeka persona euren etxeetan egon ziran preso hiru bat hilebetean, Denpora tarte labur horretan etxebizitzak goitik behera aldatu dira eta osasun publikoko politiketan parte hartzeko espazio bihurtu dira. Martxan dagozan ikerketek ondorioak emon arte, oraingoz etxeko espazioak pandemia kontroletako txerto eraginkor bakarrak dira. Etxebizitza planetako larrialdiei aurre egiteko gerragune nagusia bihurtu da,
egunotan esperimentau doguna uria etxe barruan izan da. Eta, beraz, etxeari buruz berba egitea uri eta landa-eremuari buruz berba egitea da.
Baldintza ekosistemiko horretatik abiatuta, etxeko gauzei buruzko hausnarketarako gunea edegi da eta ikuspuntu horretatik heldu behar deutsagu barriro ‘Home Stories’ ekimenerako gonbidapenari, Gure etxeak gure bizimoduen adierazpide dira, gure eguneroko ohiturak moldatzen ditue eta gure ongizateari eragiten deutse.
Egitaraua
Urriaren 29an, goizeko 10:00etan, Carne Cruda irratsaio berezia izango da URBANBATfes jaialdiari buruz (Online).
Urriaren 30eko jarduerak nabarmenduko doguz, izan be, urriaren 30etik abenduaren 5era, QUARANTINOLOGY erakusketea egongo da Donostiako Euskadiko Arkitektura Institutuan (Esku-hartze logistikoen katalogo bat da, koarentenako uriaren historia aztertzen eta haren etorkizunaren gainean espekuletan dauena).
Urriaren 30ean, Eduardo Castillok Quarantinology erakusketearen hasieran berbaldia emongo dau Quarantinology Groupeko gorabeherak jorratzeko. Argibideak hemen.
Informazino gehiago eta egitarau osoa ikusteko egin klik hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!