Zinegoak, Gaylesbotrans Nazinoarteko Festibala Getxon

Bizkaie! 2020-10-22 09:06   Pil-pilean

Urriaren 25etik 30era izango dira jarduerak.

Joandako martiko konfinamenduagaitik, Getxon Zinegoak Hedapena bertan behera itxi ondoren, orain, urrian, aurreikusitako jarduerak egingo dira. Hegoak alkarteak antolatutako Zinegoak, Gaylesbotrans Nazinoarteko Festibala Getxora etorriko da 16. urtez, Udaleko Gazteria Zerbitzuaren laguntzeari esker.
Kontuak kontu, aurten be Algorta eta Romoko Gaztelekuetan hainbat saio izango dira, baita ipuin kontalaria Ludotekan be. Era berean, Romo Kultur Etxean saio edegia eskainiko da publiko guztiarentzat. Egungo osasun arauak bete ahal izateko, proiekzinoen aretoetara sartzeko momentuan tenperaturea hartuko da eta barruan derrigorrezkoa izango da maskarea erabiltea eta segurtasun-distantziei eustea.


Gazteleku GureGune (Romo)

Urriaren 25ean, domekan, 18:00etatik 19:00etara, GauEgun gaztelekuan filmak eskainiko ditue 11 eta 17 urte bitartekoentzat.


Kukupraka ludotekea

Urriaren 27an, martitzenean, 18:00etatik 19:00etara Ipuin kontalariren saio bat izango da, 7 eta 9 urte bitarteko ludotekako bazkideentzat.


Romo Kultur Etxea-RKE

Eguenean, urriaren 29an, 19:00etatik 20:30era, honako filmak ikusteko aukerea egongo da: XY (Islandia, 15’), Cocodrilo (Espainia, 4’), AD LIB (Euskadi, 7’), Jess (Costa Rica, Espainia eta Txekiar Errepublika, 10’), Rani (Paquistán, 14’) eta La Mariachi (Mexiko, 8’). Publiko guztientzat.


Gazteleku GauEgun (Algorta)

Urriaren 30ean, barikuan, arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara, hurrengo filmak erakutsiko ditue: Mi Pequeño Gran Samuraí (Euskadi, 21’), XY (Islandia, 15’), Cocodrilo (Espainia, 4’), Dejarse crecer el cuerpo (Mexiko 4’)” eta AD LIB (Euskadi, 7’).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu