Perretxikoak identifiketako zerbitzua Bilbon

Bizkaie! 2020-10-22 08:39   Pil-pilean

Martitzenero, abenduaren 1era arte egongo da martxan.

Bilboko Udaleko Osasun eta Konsumo Sailak martxan ipini dau mikologiaren zale guztientzako dobako zerbitzu hori (egunero 20 personak erabili ahal izango dabe, gehienez).

Perretxikoak identifiketako zerbitzua Osasun Sailaren egoitzan eskaintzen da, Ugalde kalean, 7-2. Martitzenero atendiduko gaitue, urriaren 20tik abenduaren 1era arte (10:00etatik aurrera), eta joateko ezinbestekoa izango da aurreko astelehenean hitzordua egitea.

Udagoien guztietan, Osasun eta Konsumo Sailak martxan jarri dau Perretxikoak Identifiketako Zerbitzua, mikologiaren zale guztien konsultei dobako arretea eskaintzen deutsena, mendian jasotako aleak segurtasunez konsumidu leikiezan argitzeko.

Aurten, COVID-19agaitik hartu beharreko neurriak dirala eta, aurreko astelehenean egin beharko da konsultetarako hitzordua, 09:00etatik 13:00era, telefono honeetan: 944204963/ 944204924/ 944204900.

Bilboko Udaleko Osasun eta Konsumo zinegotziak, Yolanda Díezek, Osasun sailak Ugalde kalean dauen egoitzan (Ugalde, 7-2) aurkeztu dau zerbitzua. Hortxe erantzungo jake, hain zuzen, mikologiaren zaleen konsultei. Adierazo dauenez, Perretxikoak Identifiketako Zerbitzua ohiko jarduerea da dagoeneko, perretxikoak eta onddoak batzeko zaleek aintzat hartzen dabena eta Bilboko udalak udagoienero martxan ipinten dauena.

Zerbitzua urriaren 20tik abenduaren 1era eskainiko dabe, 10:00etatik hitzordua daben guztiak atendidu arte (20, gehienez be). Joan baino lehen, COVID-19az kutsatzea ebitetako osasun-neurri modura, aurreko astelehenean hitzordua egin behar da.

Doban da zerbitzua eta helburu nagusia batutakoak konsumiduteko egokiak ete diran zehaztea da, intoxikazinoei aurre egiteko.


Gomendioak

- Hitzordua erreserbetea aurreko astelehenean, 09:00etatik 13:00etara bitartean.

- Instalazinoetara maskareagaz joatea eta personen arteko 1,5 metroko segurtasun-tartea ixtea.

- Batutako espezie bakotxaren ale batzuk eroatea (oina osorik eta ebagi barik atara lurpetik), nahastau barik.

- Hazitako ale osasuntsuak besterik ez batzea (harrak jo bakoak).

- Ahal dan neurrian, batu dauena joatea zerbitzura, habitataren eta inguruaren gaineko datuak emon ahal izateko.

- Perretxikoak batu ostean albait arinen egitea konsultea (egun bi geroago, beranduenez) eta aleak plastikozko boltsatan ez gordetea, bata eta bestearen artean ahalik eta zabalduen eta hozkailuaren beheko aldean gorde ostean, zapi garbi eta siku batez estalita.

- Identifikau aurretik aleak ez garbitzea, ezta izoztea be, kolore eta usain naturalaren parte handi bat galtzen dabelako eta perretxiko-mueta desbardinak ontzi berean ez nahastea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu