Guggenheim Bilbao Museoa, Calixto Bieito eta Arriaga Antzokia lankidetzan
2020-10-21 08:16 KultureaUrte eroak, 1920ko hamarkadea erakusketan gauzatuko da.
Guggenheim Bilbao Museoak asmo handiko lankidetzea aurkeztu dau Arriaga Antzokiagaz, azken horren Zuzendari Artistikoa, Calixto Bieito, Urte eroak, 1920ko hamarkadea erakusketearen diseinuaz arduratuko baita. Erakusketea 2021eko apirilaren 30ean inaugurauko da Museoan.
Alkarlanaren helburua bikotxa da: alde batetik, Bieitoren jarduera personalaz erakusketearen eszenografia aberastea eta, bestetik, Guggenheim Bilbao Museoaren eta Arriaga Antzokiaren artean hartu-emonak ezartzea, Arriagak berak be erakusketeari lotutako zenbait proposamen txertatzeko bere programazinoan.
Juan Ignacio Vidarte Guggenheim Bilbao Museoko Zuzendari Nagusiaren eretxiz, honako lankidetza honek aukera ezin hobea emoten deusku Urte eroak, 1920ko hamarkadea erakusketea aberasteko Calixto Bieitoren talentu apartari esker; horrek askoz erakargarriagoa egingo dau bisitarien esperientzia. Gainera, haren ikuspegi artistikoa sano interesgarria izango da bizi dogun sasoiaren aurrean lotura argia dauen erakusketa honetan, izan be, erakusketeak jasoten dituan sasoiak bizi-biziak ziran: herritarrek sormena erabiliz eta konbentzionalismoak hausiz egin eutsen aurre Lehen Mundu Gerrak eta 1918ko gripearen pandemiak itxitako traumeari eta krisiari.
Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak, bestalde, honakoa ohartarazo dau: ezinbestekoa da erakundeek kultura, ekonomia eta arte-produkzinoa sustatzen daben eragileakaz alkarlanean jarraitzea”. Aburtok nabarmendu egin dau “gure uriaren ikono nagusia dan Guggenheim Bilbao Museoak Bilboko Udalagaz izandako alkarlana eta Calixto Bieitoren parte hartzeari esker, Museoaren eta Arriaga Antzokiaren artean sortutako sinergia honek, Artearen eta Kulturearen eskutik Bilbo munduan kokatzen jarraitzeko bidea adierazoten deusku.
Erakusketearen gaiari jagokonez, Calixto Bieitok adierazo dau 1920ko hamarkadea XX. mendeko sasoirik oparoenetakoa izan zala kultureari jagokonez, gaur egun oraindino be nabarmena dan arrastoa itxi ebalako sasoi haretan hazur-mamitutako arte eta abangoardian. Gogorarazo dau azken urteotan, zuzenean iturri horreetatik edaten daben Europa erdialdeko artisten lanez gozetako aukera izan dogula Arriagan bertan. Antzokiko Zuzendari Artistikoak ondokoa azpimarratu gura izan dau: Urte eroak, 1920ko hamarkadea erakusketak Arriagari be emoten deutso aukerea garai haretan sakontzeko, modu kritiko eta sortzailean sakondu be, eta gaia gaur egungo errealidadea abiapuntu daben hurreraketa artistikoen bidez jorratzeko. Bieitok aurreratu dauenez, hurrengo urtean, baina denporaldi honetan bertan, Juan Ignaciok eta Juan Marik adierazotako sinergia horrexek elikatuta, Arriaga Antzokiak Guggenheimeko erakusketeagaz lotura zuzena dauen programazioa eskainiko dau eta alkarren osogarriak izango dira biak.
Urte eroak, 1920ko hamarkadea
Guggenheim Bilbao Museoak eta Zuricheko Kunsthaus erakundeak antolatutako erakusketeak Petra Joos eta Cathérine Hug ditu komisario eta 1920ko hamarkadak ekarritako barrikuntzak eta aldaketa handiak ezagutzeko ezin hobea da; garai haertan jazotakoak ezarri zituen, hain zuzen, bizimodu modernotzat ulertzen dogunaren oinarriak. Berlinen, Parisen eta Europako beste zenbait uritan artea, arkitekturea, diseinua eta moda sormena eta barrikuntzea libre ixteko esperimentazino-eremuak izan ziran Lehen Mundu Gerraren traumea atzean itxi gura eban gizartearentzat.
Horrenbestez, lotura argia dago bizi ditugun urteen eta erakusketeak jorratzen dauen garaiaren artean, orduko jenteak atzean itxi gura ebalako Gerra Handiko urte larriak sasoi hobeei heldu ahal izateko: upealako pasinoa eben gizarte-egoera barria eta bizimodu beteagoa izateko. 1920ko hamarkadako urte eroak igesbide eta inspirazino urteak izan ziran eta orduko eraldaketa eta barrikuntza askok arrastoa itxi dabe gaur egungo gizartean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!