VI. Zinemaz Blai Film Laburren zikloa Euskal Museoan egingo da

Bizkaie! 2020-10-20 11:13   Kulturea

Proiekzinoak zemendiaren 5, 12, 19 eta 26an eta abenduaren 10ean izango dira.



Euskal Museoa
k film laburren ziklo bat antolatu dau: Zinemaz Blai. Maiatzean egin behar bazan be, Covid-19aren pandemiaren eraginez, bertan behera geratu zan. Orain, Bizkaiko erakundeak berriro heldu deutso film laburren zikloari, gaur egun indarrean diran osasun-neurri guztiak betez eta kulturea segurua dala baieztatuz. Alberto López Echevarrieta kazetariak gidatuko dau jarduerea. Bizkaiko erakundeak Euskal musikearen oinarriak izeneko zikloa aurkeztuko dau: euskal zinemako 5 saioren bidez, musikearen historiaren mugarriak erakutsi gura ditu.

Zinemaz Blai zikloan, sartzea doban izango da, edukierea mugatuta egongo da eta gonbidapenak Euskal Museoaren webgunean eskuratu ahal izango dira urriaren 19tik aurrera. Edizino honi hasierea emoteko, Zirzira Ahots Taldea dokumentala erakutsiko da (Ius Pérez, 2020). Gainera, saio horretan bertan, barriketaldia egingo da Bizkaiko abesbatzen etorkizunaren inguruan; mahai-inguruan parte hartuko dabe abesbatza horreetako ordezkariek. Hurrengo egunetan, barriz, honako film honeek erakutsiko dira: Au pays des basques, Euskal Herri Musika, Diez melodías vascas eta Ikuska 13: Euskal Melodia Barria.

Aurreko urteetan legez, film bakotxaren ostean barriketaldia egongo da. Aurten, Euskal musikearen oinarriak izeneko zikloan parte hartuko dabe ondokoek: Bizkaiko Abesbatzen Astearen zuzendari Pilar Jaúreguik, Zirzira Ahots Taldeko zuzendari Ius Pérezek, Bilboko Abesbatzen Alkarteko zuzendari Enrique Azurzak, Euskal Museoko teknikari Amaia Mujikak, Euskadiko Filmategiko zuzendariorde Ion Lópezek, Jesus Guridi artistaren alaba Julia Guridik, Bilboko Abesbatzen Alkarteko zuzendari ohi Cecilio Gerrikabeitiak eta euskal kantagintza barria aztertu dauen Joxe Mari Iriondok; Alberto López Echevarrieta kazetaria izango da gidaria.

Zinemaz Blai zikloari esker, hainbat aktore eta zuzendariren lana bertatik bertara ezagutzeko aukerea izango da, berbarako, Fernando Larruquert eta Victor Zubizarretarena. Gainera, euskal zinema soinudunaren estreinaldia ikusteko aukerea izango da: Gernikako Arbola jo eban Bilboko Schola Cantorum taldearena.

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu