Ahostegunak, eguen sozialak geugaz pasau gura?

Bizkaie! 2020-10-20 10:37   Bertsolaritzea

Izena emoteko epea urriaren 22an amaituko da.

Urriaren 29an hasiko da Ahostegunak eta eguenero izango dira saioak zemendiaren 26ra arte. Antzerkia, bertsoak, kantuak eta literature izango dira ardatz. Eguenetan 16:00etatik 19:00etara izango dira, UPV/EHUko Gipuzkoako campusaren ondoan dagoan Euskaltzaindiaren egoitzan, Donostian. Aitatutako kultur sorkuntza bat landuko da egun bakotxean: gazteek euren artean hartu-emon sarea ehuntzea da helburua, esperientziak eta eretxiak konpartidutea eta diziplina horretan aditua dan lagun batek edo batzuek hartuko dau edo dabe parte saio bakotxean. Azken egunean, aurretik egondako gonbidatu danakaz mahai-ingurua egingo da. Aurten, Olatz Salvador kantautorea, Erika Olaizola aktorea, Eli Pagola eta Odei Barroso bertsolariak eta Oier Guillan idazle eta sortzailea izango dira gonbidatu.


Ahostegunak 2020

18 eta 22 urte bitarteko gazteentzako egitasmoa da. Sartzea doban izango da baina aurretik izena emotea nahitaezkoa da. Bestalde, taldea osotzerakoan, izena emoteko ordena aintzat hartuko da eta, behin eginda, saio guztietara etorteko konpromisoa eskatzen da, eguenero talde bera izango da parte hartzen eta dinamikeari eusteko garrantzitsua izango da partaideak agertzea.

Ahostegunak antolatu dabe Mintzola Ahozko Lantegiak eta UPV/EHUko Mikel Laboa Katedreak, Euskaltzaindiaren babesagaz batera.

Animetan zara? gorde egunok agendan eta emon izena orain!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu