Zigor Aldamak irabazi dau Euskal Kazetaritza Saria
2020-10-19 07:55 Pil-pileanRosa María Calaf, José Manuel Alonso, Euskal osasungintzako kolektiboa, Mikel López Iturriaga (El Comidista), Luis Calabor eta Gorka Belamendia izan dira ganerako sarituak.
Euskal Kazetarien Alkarteak eta Kazetarien Euskal Alkargoak antolatutako ´Euskal Kazetaritza Sariak 2020, BBK, Euskaltel, Ihobe, Bilboko Udala eta LOGI Taldearen babesa eta laguntzarekin egindakoek, baditue irabazleak:
Zigor Aldama, Euskal Kazetariak ataleko saritua izan da (Bizkaie!-ko kolaborantzailea 18 urtean); Adierazpen Askatasunaren José Maren saria, José Manuel Alonsori emon deutse; Personaia edo Giza instituzinoaren saria Euskal osasungintzako kolektiboarentzat izan da; Kazetaritza Digitala – Narratiba barriak Mikel Iturriagaren ‘El Comidista’ blogarentzat; Juantxu Rodríguez Fotokazetaritza saria Luis Calabor fotokazetariari egokitu jako eta Gorka Belamendiari, barriz, Ingurumen -kazetaritza. Sarituak, Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat komunikabidetako ordezkariek osotutako epaimahai batek aukeratu ditu.
Euskal Kazetariak Saria
Kategoria honetako aurtengo sariduna Zigor Aldama izan da, kazetaria eta Ekialde Urruneko barriemoilea, COVID-19aren inguruan egindako estaldura bikain eta xeheagaitik.
2007. urtean (1. edizinoan), Manu Leguinechek jaso eban saria; 2009an (2. edizinoa), Sarita Estévezek; 2011n (3. edizinoa) Iñaki Gabilondok; 2015ean (4. edizinoa), Mikel Ayestaranek; 2016an (5. edizinoa), Jon Sistiagak, 2017an (6. edizinoa), Ane Irazabalek; 2018an (7. edizinoa), César Cocak eta 2019an (8. edizinoa), Olatz Arrietak.
Adierazpen Askatasunaren José María Portell Saria
Rosa María Calaf kazetariak eskuratu dau, TVEn denpora gehien emon dauen kazetaria, 25 urteko ibilbidea egin ebalako kanpoan. Politikaz, ekonomiaz, gatazkez eta hondamendiez, kulturaz eta gizarteaz informau dau, eta azken lau hamarkadetako historia osotu daben personaiak ezagutu ditu.
Lehen edizioan (2008) Elena Tregúbova kazetari errusiarrak jaso eban
saria.
Ibilbide Profesionalari Saria
José Manuel Alonso izan da saritua, euskal kazetaritzan izandako ibilbidearen omenez. 50 urte daroaz jardunean eta literatur sorkuntzan eta goi-mailako hezkuntzan lan egin dau. La Gaceta del Norte eta Deia egunkarietan erredaktore-buru izan zan eta Tribuna Vasca, El Periódico de Álava -sortu ebana- eta El Mundo del País Vasco zuzendu zituan. Eusko Jaurlaritzako Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Saileko zuzendaria izan zan Guggenheim Bilbao Museoa egin zan urteetan. Euskal Kazetarien Alkarteko presidentea be izan zan.
Sari honen lehen edizioko irabazlea (2015) María Jesús Gandariasbeitia izan zan.
Personaia/Giza instituzinoari Saria
Aurtengo saritua Euskal osasungitzako kolektiboa izan da, COVID-19ren aurrean, lehen lerroan egindako lan bikainagaitik eta Euskadiko pandemia handiaren kontrako burrukearen ikur izateagaitik. Aurreko urteetako sarituean artean, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia (2017) eta Euskaltzaindia eta Eusko Ikaskuntzea (2018) nabarmenduko doguz.
Kazetaritza Digitala Saria - Narratiba barriak
Milkel López Iturriaga kazetariaren ElComidista bloga izan da, publikoari gastronomia era dibertigarri eta entretenigarrian hurreratzeagaitik.
Lehen edizinoko saritua Begoña Beristain izan zan (2015).
Fotokazetaritza Saria
Aurtengo saritua (2020) Luis Calabor fotokazetaria izan da, fotokazetaritzea ulertzeko eta egiteko modu barri bat sortzeagaitik.
Lehen edizioan (2019) saria Juantxu Rodríguezentzat izan zan (in memoriam), Euskal Herriko hainbat komunikabideetan bere ibilbide profesionala egin eban fotokazetaria eta 1989an Panamán hil eben herri horretako estaduar inbasinoaren barri emoten eban bitartean El País egunkarirako.
Ingurumen-kazetaritza Saria
2020ko saritua Gorka Belamendia izan da, ingurumen-gaietan aditua eta dibulgatzailea eta hainbat komunikabidetako kolaboratzailea.
Kategoria honetako lehen sariduna Julen Rekondo izan zan 2019an.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!