Urriaren 17an amaituko dira Ondarearen Jardunaldiak Gernikan
2020-10-16 10:47 KultureaTopalekua Gernikako Batzarretxea izango da eta jarduerea 12:00etan hasiko da.
Hirugarren urtez jarraian Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeak bat egin dau Aldundiak koordinautako Ondarearen Europako Jardunaldiakaz, Abellanedako eta Gernikako egoitzetan atondutako hainbat jardueragaz. Batzar Nagusien zeregina eta eskola-arkitekturearen eboluzinoa (1890-1975) bost eraikinen bitartez izenburuagaz, Bizkaiko Batzarrek amaierea emongo deutse bihar, Gernikan, ondareko elementu bakotxaren ostean dagozan balioak transmitiduz gazteei eta helduei lurraldeko kutur ondarea zabaltzeko helburua dauen dibulgazinorako zikloari.
Gernikako Batzarretxean
Bizkaiko Batzar Nagusietako egoitzatik eta Gernikako Arbolatik abiatuta, Batzar Nagusiek ibilbidea atondu dabe Batzarrek Gernikako ikastetxeen arkitekturearen bilakaeran bete daben zeregina ezagutzeko. Hurreratzen diranek 5 eraikin bisitauko ditue Gorka Pérez de la Peña ikerlariaren eskutik eta Bizkaiko Batzarretan hartzen ziran erabagiek izan eben eragina ezagutuko dabe. Ikastetxe Publikoetatik, San Fidel ikastolatik, Auzoko Eskolatik, Segundo Olaeta Udal Musika Eskolatik eta Allende Salazar Ikastetxe Publikotik egingo dan bisita gidatua izango da. Topalekua Gernikako Batzarretxea izango da eta jarduerea 12:00etan hasiko da.
Bisitan parte hartzea mugatuta dago eta beharrezkoa izango da aurretik erreserbea egitea www.enkarterrimuseoa.eus webgunean edo 94 650 44 88 telefono zenbakian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!