Euskerea eta Feminismoa bidelagun zemendiko martitzenetan online
2020-10-13 08:00 KultureaDanetara, 4 mahai-inguru izango dira.
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordetzeak, Emakundek eta Hizkuntza eta Generoa batzordeak alkarlanean atondu ditue.
Izena emoteko epea zabalik dago hemen.
Hizkuntzearen eta generoaren arteko gurutzaketaz hausnartzeko, lau mahai-inguru atondu ditu Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordetzeak, Emakundek eta Hizkuntza eta Generoa batzordeak alkarlanean. Zemendiko martitzenetan izango dira guztiak goizeko 10:00etan eta online.
Euskadiko Artxibo Historikoan, Bilbon, egindako prentsaurrekoan aurkeztu ditue jardunaldiak Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde Miren Dobaranek eta Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendari Izaskun Landaidak.
Asko dira euskerearen eta feminismoaren bueltan azken urteotan egindako gogoeta, ekarpen zein esperientzia interesgarriak eta nabarmentzekoak dira euskalgintzatik zein mobimentu feministatik sortutakoak, berbarako, ate joka dogun Euskaraldia lako esperientziak, edota gurutzaketa horren barruan Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministen haritik sortutakio. Horreek guztiak mahai gainean jarri eta konpartidutea da jardunaldi honen asmoa. Topagune bat be izan nahi dau hitzorduak eta, esangura horretan, norbanako eta eragileak hartu-emonetan jarri eta alkarregaz bidea egiten jarraitzeko.
2019an sortutako Euskera eta Generoa batzordea izan da jardunaldiaren zertzelada nagusiak zehaztu dituana eta ghorri esker, euskeran zein feminismoan aditu diran parte-hartzaileen eskutik gurutzaketa horren inguruko idea eta ekarpen interesgarriak jaso ahal izango dira zemendian. Mahai-inguru bakotxa goizeko 10:00etan izango da, ordu eta erdi iraungo dau eta ondoren gogoeteagaz jarraitzeko aukerea eskainiko da (hori be online).
Zemendiaren 3an, 10:00etan: Hizkuntzea eta generoa: hurreraketa teoriko bat'; zertaz gabiz hizkuntzearen eta generoaren gurutzaketaz berba egitean? Zertara dator gai hau eta zergatik berba egiten dogu hizkuntzearen eta generoaren gurutzaketaz? Zer lotura dabe?
Hizlariak: Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel. Aurkezlea: Eider Olazar.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!