Ondo Bizi Arte Egonaldia 2020, Karrantzan

Bizkaie! 2020-10-08 08:10   Pil-pilean

Muturbeltz alkarteak atondu dau jardunaldia.

Karrantzan, urriaren 8tik 18ra egingo da Ondo Bizi Arte Egonaldia 2020 eta artista bi izango dira protagonista:  Aitor Saraiba (Talavera de la reina, 1983) artistea eta Maríjo Ribas (Palma, Illes Balears, 1982), artistea, deialdi edegian 25 proposamenen artean aukeratua. Epaimahaian kultura eta artzaintzearen munduko personak dagoz.

Laugarren egonaldi honetan, jardunaldi edegiak urriaren 10ean izango dira eta egun hau, artea eta artzaintzearen ikuspuntuak Karrantzako biztanleei hurreratzeko atondu dabe. Zuzenean eta streaming bidez parte hartu ahal izango da eta, besteak beste, Natacha Sansoz, artistea; Marc Badal, ikertzailea; Jaime Izquierdo, geologoa eta idazlea eta artzaina eta gaztaigilea dan María Bueno Afri, «Bajo el roble» proiektukoa izango dira protagonista.

Mutur Beltz alkarteak, 2017an, Ondo Bizi Arte Egonaldia sortu eban, Karrantzako ardien eta artzaintzearen munduaren egoereari buruzko hausnarketa, eztabaida espazioa artearen mundura zabaltzeko. Horretarako, urtero artistak gobidatzen ditue Mutur Beltz familiagaz alkarbizi eta esperientziak konpartiduteko. Sortzaileok baserrietara bisitak, artzain familiak ezagutu eta natureagaz hartu-emonetan egoten dira. Parte hartzen dauen artista bakotxak, artelan bat egin eta jentaurrean zabaltzen da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu