Azkuna Zentroak 20 artista baino gehiagoren sorkuntza prozesuak aurkeztu ditu

Bizkaie! 2020-10-08 07:55   Kulturea

Zentroak programazino-lerroen inguruko proiektu artistikoak ikertzen, sortzen eta produziduten laguntzen dau.

Azkuna Zentroan dabizen hogei artista, ikertzaile eta ikertzaile baino gehiagok jorratutako proiektuak aurkeztu ditue. Prentsaurrekoan Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantzako zinegotzia, Fernando Pérez Zentroko zuzendaria, Rakel Esparza Programazioko arduraduna eta gaur egun Zentroan lan egiten daben artista batzuk izan dira.

Azkuna Zentroak hainbat ekimen lantzen ditu bere sei programazino-arloei lotutako ikerketea, sorkuntzea eta produkzinoa laguntzeko: arte garaikidea, arte biziak, zinemea eta ikus-entzunezkoak, literaturea, kultura digitalak eta gizartea.

2020an eta 2021ean Usue Arrieta, Vicente Vázquez, Ainara Elgoibar, Marc Vives, Nader Koochaki, Sra. Polaroiska (Alaitz Arenzana eta María Ibarretxe), Oscar Gómez Mata, Aimar Arriola, Laida Lertxundi, Isabel de Naverán, Macarena Recuerda Shepherd, Mario Paniego, Amparo Badiola, Gema Intxausti, Susana Talayero, Iván Gómez, Elena Aitzkoa, Sahatsa Jauregi, Borja Crespo & Raquel Meyers, Iker Vázquez, Irati Inoriza, Maider Aldasoro, Karlos Martínez, Camila Téllez, Josune Urrutia, eta Miriam Isasi artistak izango dira programa horretako partaide.

Kontuak kontu, deialdi honetara aurkeztutako 100 proiektu baino gehiagotan, prozesua izaten da ardatza eta komunidadearen inplikazinoa balioesten da. Ondoko artisten proiektuak aukeratu dira: Elena Aitzkoa, Sahatsa Jauregi, Borja Crespo & Raquel Meyers, Iker Vázquez, Irati Inoriza, Maider Aldasoro, Karlos Martínez, Camila Téllez, Josune Urrutia, eta Miriam Isasi.

Azkuna Zentroaren babesa, aholkularitzea eta bitartekotzaz gan, 6.000 euro jasoko ditue proiektua lantzeko.

 

Proiektuak

- Sahatsa Jauregi Azkarate (Aizkora).

- Raquel Pérez Madrigal & Borja Crespo (Elige tu propia normalidad).

- Raquel Meyers (aka Raquel Pérez Madrigal)

- Camila Téllez (Transición primaveral).

- Josune Urrutia (Onko).

- Elena Aitzkoa (Lendia Song).

- Maider Aldasoro (Eterno Noeterno).

- Irati Inoriza (Nadie se baña dos veces en el mismo río, sino en el pantano mismo).

- Iker Vázquez (Az Reality Lab).

- Miriam Isasi (Resina, brea y glicerina).

- Karlos Martinez B. (Plan K. Gut).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu