Karmele Jaio, Iñigo Astiz eta Miren Asiain dira 2020ko Euskadi Literatura Sarietako lehenengo hiru irabazleak
2020-10-07 13:29 KultureaEuskerazko Literatura, Euskerazko Ume eta Gazte Literatura eta Lan Literarioaren Ilustrazinoa modalidadeetako irabazleak dira.
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak ezagutzera emon ditu Euskadi Literatura Sarietako 2020ko lehenengo hiru irabazleak Gasteizko Artium Museoan.
- Euskerazko Literaturea: Karmele Jaio Eiguren, Aitaren Etxea.
- Euskerazko Ume eta Gazte Literaturea: Iñigo Astiz Martinez, Joemak eta Polasak.
- Lan Literarioaren Ilustrazinoa: Miren Asiain Lora, Un millón de ostras en lo alto de la montaña.
Zupiria sailburuak sarituei nabarmendu deutsenez, autormen hau zuon ohiko irakurle eta irakurle barri izan daitekezan horreen arteko zubi bat eregiteko modua da. Zuon ohiko irakurleak gaur pozik dagoz Euskadi Literatur Sarien autormena jaso dozuelako. Arrazoi beragaitik hurreratu leitekez beste batzuk zuon liburuak eskuratu eta irakurteko pozbide horretara.
Datorren zemendiaren 19an emongo ditue aurtengo Euskadi Literatura Sariak, Bilboko Azkuna Zentroan egingo dan ekitaldian; egun horretan, zazpi modalidadeetako irabazleak batuko dira, izan be, datorren astean iragarriko dira gainontzeko lau modalidadeetako irabazleak: Literaturea Gaztelaniaz; Saiakerea Euskeraz; Saiakerea Gaztelaniaz; eta Euskerazko Literatura Itzulpena.
Saridun bakotxzak 18.000 euroko saria izango dau eta beste 4.000 euro eskuratu leikez lana beste hizkuntza batean argiratzen bada.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!