Yohnattan Mignot-ek, Iratxe Díazek eta Paula Lópezek irabazi dabe EIA 21 Arte Lehiaketea

Bizkaie! 2020-10-07 12:32   Kulturea

Danetara, 106 lan aurkeztu ditue.

Danetara, Arte Eder Fakultadeko ikasleen 106 lan izan dira eta Yohnattan Mignotek, Iratxe Díazek eta Paula Lópezek irabazi ditue lehenengo hiru sariak: 3.500 euro, 1.500 euro eta 1.000 euro. Era berean, hiru lan horreek EAI21en ondarean sartuko dira eta EIA21 enpreseak Erandion dituan bulego nagusietan egon dira ikusgai.

Urte hasieran hasi zan EIA21 enpresea UPV/EHU-ko Arte Eder Fakultadeagaz lankidetzan eta I. Arte Lehiaketea berehala ipini eben martxan, obrak sortu eta zabaltzeko, ohiko esparru akademikotik eta artistikotik kanpo sustatzeko eta industria sektorea, injinerutzea eta artea erakusketa bakar batean bateratzeko asmoz. Parte hartzea handia izan da eta enpreseak 106 pintura lan, argazki eta bestelakoak jaso ditu. Horreetatik 50 hautatu eta bulegoetan egon dira ikusgai.

Aurreikusia geunkan hautatutako lan guztiak gure bezeroei erakustea, gure bulegoetara antolatutako hainbat bisitaldiren bidez, baita ikasleei eta, oro har, publikoari ateak zabaltzeko eguna antolatzea be. Zoritxarrez, ezin izan dogu bete lanak aurrez aurre ikusteko gogoa, azaldu dau EAI21 injinerutza enpresako CEO Ramón Menéndez de Luarcak.

Halan da be, kontuan hartuta ikasleen harrerea ona izan dala, enpreseak erabagi eban egungo egoerara egokitzea eta lehiaketako sariei eustea, nahiz eta lanak beste modu batera sustatu behar diran: Lanen katalogoa egin genduan eta gure webgunean argitaratu, 5 lan aukeratzeko inprimakiagaz batera. Parte hartzea handia izan da. Aldi berean, gure bezeroei bialdu geuntsezan katalogoa eta botoa emoteko inprimakia, zehaztu dau Menéndez de Luarcak. Espero dogu etorkizunean beste lehiaketa batzuk antolatzea, egoera normal batean, ilusino handiz atondutako jarduerak gauzatu ahal izateko. Era berean, jakinarazoten dogu saritutakoez gan, enpresak lau lan gehiago erosi dituala bere kontura.

Lan sarituei buruzko informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu