19 konpainiak bizia emongo deutse XXII. Bad-Bilbao Antzerki Jantza Jaialdiari
2020-10-06 10:48 KultureaProgramazino eszenikoa urriaren 15ean hasiko da.
Bilboko Udalak antolatuta, urriaren 15etik 25era egingo da BAD Bad-Bilbao Antzerki Jantza Jaialdiari, uriko sei agertokitan: Bilborock, Harrobia, Campos Antzokia, Campos Antzokiko Kupula aretoa, Berreginen Museoa eta La Fundición.
Jaialdiko informazio-bulegoak urriaren 13an edegiko ditu ateak, San Frantziskoko Udaltegian.
Aurtengo kartelean bertoko eszenearen presentzia nabarmentzen da, 13 euskal konpainia tartean diralako. Horreekaz batera Espainiako sei konpainia etorriko dira eta, beraz, 19 konpainiek uriko sei espazio beteko ditue, Bilboko eszena garaikidearen erreferenteak diranak: Bilborock aretoa, Campos Antzokia eta bere Kupula Aretoa, Harrobia, Berreginen Museoa eta La Fundición.
Programazio eszenikoa urriaren 15ean hasiko da, Campos Antzokiako Kupula aretoan, euskal konpainia bi izango dira protagonista: Larutan Jantza taldeak Taito – Ku aurkeztuko dau, María Andrés koreografoarena, 19:30ean; eta Artedramak gauza bera egingo dau Zaldi Urdina obrea taularatuz.
Estreinaldiak
Aurten bost ikuskizun izango dira erabateko estreinaldi eta sei, barriz, Euskadin estrenaldi.
Erabateko estrenaldiak
Macarena Recuerda Sheperd - The watching machine.
La Cocina/Mama Crea - La maniobra Heimlich. Vomitando los 80.
Oihana Vesga eta Nerea Gurrutxaga - Leiho zikin, zeru garbi.
Input Dantza - Imperfectas.
Benetan Be - Porno vs Afrodita.
Estreinaldiak Euskadin
Cabosanroqueren - No me hace brossa.
Emilio Rivas/La Ofrenda - Los años de la felicidad.
As Marías - Las 2 en punto.
Julián Pacomio eta Ángela Millano - Psycho.
Oligor y Microscopia - La Melancolía del turista.
Ripley - Catástrofe.
Bárbara- Várvara.
BAD 2020an, bertoko taldeek kartelaren erdia baino gehiago hartzen dabe, jaialdiak bertoko talentuaren alde egindako apustu sendoaren erakusgarri. Gorago aitatutakoei ondokoak gehitu behar jakez: Koldo Arostegui - Bobo; Fábrica de Brujas El ascensor – Igogailua; Neri(h)ari eta Myriam Pérez Cabezón Mutu; eta Hago carrera, Beatriz Churruca.
BAD 2020 programazinoko ikuskizun eta konpainiei buruzko informazino guztia hemen.
Erretratuen erakusketea
BAD, gainera, arte eszenikoetara bideratutako espazioetatik harago doa, izan be, urriaren 13tik 23ra, Santutxuko metro-estazioan (Karmeloko sarbidea), Eva Guerreroren ‘Donde yo empiezo, tú terminas’ argazki-erakusketea izango da.
Sarrerak
Sarrerak jaialdiaren webgunean erosi daitekez hemen, programazinoa daben espazio batzuetako txarteldegietan eta webguneetan, baita BADeko informazino bulegoan (San Frantzisko Udal Zentroa, urriaren 13tik aurrera).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!