AIKO Taldeak aikoeskola.eus ipini dau martxan
2020-10-06 09:20 KultureaJantza tradizionaleko lehenengo eskola digitala da.
Jantza Eskola Digitala euskeraz, gaztelaniaz eta ingelesez egongo da eskuragarri eta asteroko zuzeneko klaseez gan, Aiko Taldeko jantza maisuek jantza danakaz, pausuz-pausu, grabautako materiala be eskainiko dau, prestakuntzea osatzeko. Interneten lehen aldiz, mutil jantza eta bestelakoak eskuragarri egongo dira.
Hamabost urte daroaz musikari eta jantza maisuen kolektiboak beharrean eta Interneten proiektu pedagogikoak bultzatzeko helburua zan ardura nagusienetakoa; gainera prozesua azkartu egin da 2020-21 ikasturtean aurrez aurreko klaseak emoteko ezintasuna ikusita, segurtasunari eta osasun agintarien aholkuei lehentasuna emonez.
Web plataformeak pausuak hobetzeko funtzino personalizatuak ditu: kamera geldoan edo azkarrean erreproduziduteko aukerea, buklean, irudiaren 180ko birea ispilu lez zein mobimentuak eta musikea zelan sinkronizau modu grafikoan eta errazean erakusten dauen sistema barritzailea.
Kontuak kontu, AIKO Taldeak proiektu aitzindariak eta barritzaileak bultzatu ditu, erakusteko daben filosofia –AIKO metodoa, progresiboa, naturala eta ergonomikoa, musikearen eta mobimentuaren arteko loturea osotasun lez ulertuta eta 'Jantza eginez gozau, gozau eta ikasi' lemapean oinarritutakoa– hasi zein karbono zuntzeko tanbor linea barria sortzeraino; dana dala, musika bandakaz lankidetzan eskainitako erromeria zikloa (Bandtzaldia) edo joteari buruzko “Jotamentala” dokumentalaren produkzinoa ezin ahaztu.
Jarrera horri eutsiz, AIKO Taldea aitzindari bilakatu da orain, jotearen, arin-arinaren, mutil jantzen eta jauzien, mazurkearen, polkearen, habanerearen edo balsaren oinarriak plataforma digital baten, generoko lehenengoaren, bitartez, ierakusteko orduan. Edozein gailutik (ordenagailua, ordenagailu eroangarria, tableta edo smartphonea), bakotxak klasea hartzeko aukeratzen dauen momentuan eta munduko edozein txokotatik.
Aurrez aurreko ikastaroak bezela, urritik bagilera egitea da asmoa, hasierako eta hobekuntzako maila bitan. Zuzeneko klaseak egongo dira astero eta horreek tutorial moduan grabau eta edozein momentutan jarraitu ahal izango dira. Barrikuntzea da zuzeneko klaseak hiru hizkuntzatan izango dirala: euskeraz, gaztelaniaz eta ingelesez, Internet bidez mundu osora heltzeko helburuari eutsiz.
Zuzeneko klaseez gan, plataformeak kartara jarraitzeko jantza atala be eskaintzen dau, jantza guztiak pausuz-pausu azalduta, prestakuntzea osotzeko, AIKO Taldeko jantza maisuek grabauta. Bertan dagoz, Interneten lehen aldiz, jauzi eta mutil jantza guztiak, baita modu argian eta didaktikoan grabautako jantzako pausoen bilduma osotua be, praktikau eta inprobisetako eta koreografia propioak sortzeko, hau da, Euskal Herriko jantza tradizionalaren estilo, erritmo eta koreografiakaz.
Gainera, teknologia barriek balio pedagogiko handiko elementuak sartzeko aukerea emon dabe, berbarako, mobimentuak eta musikea zelan sinkronizau modu grafikoan eta errazean erakusten dauen sistema berritzailea sartu da, baita pausuak ikasteko beste funtzino personalizatu batzuk be: musikea aldatu barik kamera geldoan edo azkarrean erreproduziduteko aukerea, buklean erreproduzidutea edo irudiaren 180 graduko birea ispilu lez, ikasleak nahi dauena aukera daian.
Modu berean, Aiko Eskoleak ikastaro monografikoak eta maisu-klaseak be eskainiko ditu, jantza tradizionalaren arloan ospe handiko espezialisten eskutik: Oier Araolaza, Aingeru Berguices, Vanesa Castaños, Nagore de las Cuevas, Pedro Elosegi, Josu Garate, Iñaki Goirizelaia, Aritz Ibañez, Iñaki Irigoien, Claude Iruretagoyena, Jon Iruretagoyena, Jon Maya, Gari Otamendi, Arkaitz Pascuas, Pantxika Telleria edo Ines Uriarte.
Ikasturte barrirako matrikulea zabalik dauen AIKO Jantza Eskola Digitalak urriaren erdialdean hasiko ditu lehenengo klaseak. Matrikulea urte osokoa da eta 160€ balioko ditu (19 €-ko hileroko kuotea ordaintzeko aukerea be badago). Izena emoteko izapideak eta ordainketea aikoeskola.eus webgunean egin daitekez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!