Martxan dira Caf-Elhuyar sariak
2020-10-02 12:14 Kulturea2021ean sorkuntza-beka bi emongo dira.
Zientzia eta teknologiaren arloko gaiak eta ikerketak euskeraz gizarteratzeko lanak autortzea eta bultzatzea helburu dauen sariketea Ezagutzea da txertoa lemapean dator eta barrikuntzea da sorkuntza-beka bi emongo dirala, baten ordez. Gainerako kategoriek bardin jarraituko dabe.
Dibulgazino-artikulu originalak. Azpikategoria bitan banatuta dago: dibulgazino-artikulu orokorrak eta egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazino-artikuluak. Azpikategoria horreen irabazleek 2.000 euroko saria, Elhuyar aldizkarirako urtebeteko harpidetzea eta Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura bat eskuratuko ditue.
Zientzia-kazetaritzaren arloko lanak. 2.000 euro, Elhuyar aldizkarirako urtebeteko harpidetzea eta eskulturea eskuratuko ditu.
Zientzia Gizartean sorkuntza-bekak. Zientziaren/teknologiaren eta gizartearen arteko alkarrekintzea lantzen daben proiektuak onartzen dira kategoria honetan.
Aukeratutako proiektuen egileek 5.000 euroko diru-laguntzinoa jasoko dabe, baita eskulturea be.
Azken urteetan egin dan moduan, orain be, NEIKER sari berezia emongo jako lehen sektoreari lotutako artikulu onenari; saria 2.000 eurokoa izango da eta beste sariakaz bateragarria da.
Lanak 2021eko zezeilaren 12ra bitartean aurkeztu daitekez honako helbide honetan: cafelhuyarsariak.elhuyar.eus
Fossil plastics. Alegiazko enborrak erakusketea
Gaur inaugurau dabe Fossil Plastics. Alegiazko enborrak erakusketea Donostiako Ernest Lluch Kultura Etxeko erakusketa-aretoan. Eta bertan egongo da ikusgai urriaren 31 arte.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!