Barakaldoko V. Baffest, urriaren 1etik 11ra
2020-10-02 09:30 KultureaEmakumeei zuzendutako Barakaldoko Erretratu Jaialdia da Baffest.
Erretratuak ardatz dituan Jaialdia Barakaldoko Udalak sustatu dau Fotopop-en eskutik. Bizi dugun egoerea berezia dala gogoan hartuta, erretratuakaz dogun hitzorduak maiatzetik urrira atzeratzea eragin dau.
Baffest emakume erretratugileen jaialdiak emakumeen lanei ikusgarritasuna emoten jarraituko dau, bardintasunaren eta kultura eskuragarriaren alde eginez.
2020ko parte-hartzaileen kopuruak bikoiztu egin dau 2019koa, izan be, 55 lan jaso dira.
Nagore Legarretak, Lehiaketearen arduradunak, honakoa adierazo dau: Oso pozik gagoz aurten lehiaketarako jasotako proposamenen kopuru eta kalidadeagaz. Urtetik urtera, gero eta parte-hartzaile gehiago datoz eta horrek indartu egiten gaitu, jaialdiaren helburua Baffesteko komunidadea hazten joatea baita, gure artean sareak sortuz. Lehiaketa bat baino gehiago topaleku lez hartzen dogu, gure inguruko erretratugileen lana sortu eta zabaltzeko pizgarri legez. Eskerrik asko euren lanak aurkeztu dituen parte-hartzaile guztiei.
Eneka Fernández, Itziar Bastarrika, Ixone Sádaba eta Roberto Villalónek osotutako epaimahaiak aurten parte hartuko daben 8 finalistak aukeratu ditu: María Azkarate (Tercer paisaje. Una utopía contemporánea), Leire Zabaleta (Mírame), Yone Estivariz (gu, Latxa), María Sánchez (Deméter), Eider Moreno (Apurtu), Maied Urrutia (30 veces yo), Miren Barrena (Solo hace falta pegamento para atrapar el pasado) eta Ana Martín (¿Y si Jesucristo hubiese nacido mujer?).
Sortu. Agertu. Orekatu erakusketea
Hamar izango dira Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundearen babesa dauen erakusketarako aukeratutako emakume erretratugileak: Tamara López; Miriam Prado; Reyes Sedano; Sara Berasaluce; María Sánchez; Helena Cancelo; Inma Barrio; Asuntzi Martínez; Eli Garmendia; eta Esther Camacho.
Sortu. Agertu. Orekatu, lehiaketearen aurreko edizinoren batean parte hartu daben hamar emakume erretratugileen hamar irudik osotzen dabe. Euskal Emakume Erretratugile Barrien Lehiaketearen atzera begirakoa da (2016-19).
Baffest kulturea da
Emakumeei zuzendutako Barakaldoko Erretratu Jaialdia da. Lau astean zehar, formatu handiko erretratu eta euskarrien bidez, ohiko espazioak museo txiki bihurtzen dira, uria goitik behera eraldatuz.
Baffest komunikazinoa, bizikidetzea, artea da; erretratugintzearen planteamendu kritiko eta erreflexibo batetik esperientzia barriak bizitea da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!