Makinatxu bat jarduera dakarz Gerediagak

Bizkaie! 2020-10-01 13:17   Kulturea

Garain, Mañarian eta Berrizen izango dira.

Pandemiara egokitutako eskaintzea zabalduko dau Gerediaga Alkarteak Durangaldeko hiru herrietan, 20 urte beteten dituan Ondarearen Europako Jardunaldien barruan. Ondarea eta Hezkuntzea lelopean egingo dira ekitaldiak talde txikietan.

Ekintzak euskeraz izango dira, doban eta ordu biko iraupena izango dabe tailerrek. Mañarikoa lau ordukoa izango da, ibilbidea eta osteko ukenduen tailerra goiz berean izango dalako.

Izena emotea derrigorrezkoa da eta horretarako, ejardunaldiak@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar da edo 673005981 telefono zenbakira deitu.


Garai

Zaharbarritzearen ogibidea hurretik ezagutu eta liburu bat zelan zaharbarritzen dan ikasiko dogu. Gainera, sendabelarrak bilatu eta ukendua egiteko tailerra be egingo da Garain.

- Urriak 10, zapatuan, 12:00etan, liburuak zaharbarritzen ikasteko tailerra (10 lagunentzatlekua). Irakaslea: Ane Barreinkua Elegiko. Durangarra da eta artelanak zaharbarritzen lan egiten dau.

- Urriak 18, domekan, 12:00etan, sendabedarren ibilbidea. Irakaslea: Mentxu Amunategi.

- Urriak 25, domekan, 12:00etan, sendabedarren tailerra (ukenduak egitea). Irakaslea: Mentxu Amunategi.

Zaharbarritzeari buruzko tailerrera ez da beharrezkoa norberak materiala eroatea baina, parte-hartzaileren batek zaharbarritzeko liburu edo dokumenturik badauka eroan leike.

Sendabelarren ibilbidea eta tailerra egun bitan egingo da baina ez da derrigorra bietan parte hartzea. Bakar batean izena emon daiteke, ekintza independenteak diralako.


Mañaria

- Urriak 17, zapatuan, 10:00-14:00, sendabelarren ibilbidea eta tailerra. Irakaslea: Mentxu Amunategi.


Berriz

- Erakusketea: Urriaren 17tik zemendiaren 1era, Berrizko Kultur Etxean: “Gure aitita-amamen eskolak”

- Urriak 25, domekan, 12:00etan, barriketaldia Kultur Etxean: Xabier Amuriza eta Fermin Barcelok eskola sasoikoak gogoratuko ditue

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu