I. Udagoieneko Artisautza Feria Bilbon
2020-10-01 09:30 KultureaUrriaren 2tik 12ra egongo da zabalik.
Bilboko Arenalean jarri ditue etxola edo saltokiak eta, danetara, 30 artisauk eskainiko ditue euren produktuak. Ordutegia: Goizez: 11:00etatik 14:30era eta arratsaldean, 17:00etatik 21:00etara.
Artisauen jatorriari jagokonez, gehienak bizkaitarrak izango dira: Bizkaia 7; Araba 2; Nafarroa 3; Madril 4; Aragoi 2; Katalunia 1; Gaztela eta Leon 4; Gaztela-Mantxa 1; Galizia 4; Valentzia 1; eta Balearrak 1.
Sektoreak: Zeramikea 5; Egurra 4; Larrua 4; Nekazaritzako elikagaiak 3; Kosmetikea 2; Lore sikuak 1; Ehuna 2; Bitxigintzea 1; Imitazinoko bitxiak 2; Jostailuak 2; Argizarizko kandelak 1; Artea 2; eta Beira 1.
Artisautza Azokearen inaugurazinoa urriaren 2an, barikuan izango da, 13:00ean. Bertan izango diran agintarien artean, Bilboko Udaleko alkatea, Juan María Aburto be egongo da.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!