Enkarterriko Museoak jarduera pedagogikoak eskainiko ditu
2020-10-01 10:20 KultureaAurreko ikasturtean 7.000 ume baino gehiago izan ziran jarduerotan.
Enkarterri Museoak Lehen Hezkuntzako, DBHko eta Batxilergoko ikasleei zuzendutako jarduera pedagogiko ugari atondu ditu ikasturte honetarako. Abellanedako Batzarretxean (Sopuerta) dagoan Bizkaiko Batzar Nagusien kultur guneak koronabirusari aurre egiteko neurriak jagon eta jarduera guztiak egokitu egin behar ditu (talde mugatuak, personen arteko tartea, maskarak, jarduerak haize zabalean, materiala desinfektau...). Ikastetxeek hiru modalidaderen artean aukeratu ahal izango dabe: presentziala edo aurrez aurrekoa museoan, presentziala ikasgelan edo online. Beste urte batez, Enkarterriko Museoak bere giza baliabideak eta baliabide materialak jarriko ditu hezkuntza komunidadearen esku.
Museoak eskualdeko bizitzea eta historia erakutsiko ditu historiako garai desbardinen ganeko tailer praktikoen bitartez, Bizkaiko ikasleek esperimentazinoaren bitartez ikasi deien. Aurtengo barrikuntzen artean, Abellanedako Batzarren historia ezagutzeko egingo dan bisitea da eta emakumeak Erdi Aroan bizi eban errealidadean eta Enkarterriko historiaurreko artean sakonduko daben atal barriak egongo dira.
Ekimen horreek, urtero interes handia pizten daben jarduerakaz osotuko dira; lehenengo jarduerak Historiaurrearen ganeko tailerrak izango dira. Barrikuntza moduan, 3D teknologiaren bitartez historiaurreko artera eta Erdi Arora egingo dan hureraketa barritzailea aurkeztuko da. Erdi Arora egingo dan hurreraketa horrek emakumeen nortasunetan sakonduko dau, enpatia historiko ariketearen bitartez.
Ikastetxe bakotxak bere errealidadera ondoen egokitzen dan formatua aukeratu ahal izango dau jarduerak gauzatzeko. Kasu guztietan, museoko kideak izango dira jarduerak zuzendu eta landuko dituenak. Formatu birtualean, ikastetxeek, museoko hezitzaileek bideratuko dituen atal praktikoak gauzatzeko beharrezkoa dan norbanakoentzako materiala jasoko dabe.
Enkarterrietako Museoak edegi dau daborduko Bizkaiko ikastetxeek jardueretan izena emoteko epea, planteau dan formatuen artean edozein aukeratuta. Interesauta dagozan zentroek museoko telefono zenbakien (94 650 44 88 / 94 610 48 15) edo enkarterrimuseoa@bizkaia.eus helbide elektronikoaren bitartez eskatu ahal izango dabe hitzordua
Aurreko ikasturtean 7.000 ikaslek baino gehiagok ikasgela didaktiko horreetako izen-emoteen kupoa bete eben, gehienak Bizkaiko herrietatik etorritakoak. Dana dala, azpimarratu behar da Kantabriako eta Gipuzkoako ikastetxeek be hartu ebela parte museoko jardueretan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!