Manuel Lekuona Saria nork irabazi, zeuk erabagi
2020-10-01 08:04 KultureaIrailaren 28tik urriaren 4ra aukeratu daiteke Manuel Lekuona 2020 Sariaren irabazlea.
1983an sorkuntza, ikerketa, kultur sustapen edo gizarte garapen alorreko ibilbideak saritzeko sortu eban saria Eusko Ikaskuntzak. Aurten, zortzi hautagaitza aurkeztu dira: Aranzazu Amezaga Iribarren (historialaria), Teresa Catalán Sánchez (konpositore eta musika irakaslea), Xabier Egaña Albizu (ilustratzaile eta sortzaile plastikoa), Jose Ramon Etxebarria Bilbao (injinerutzea eta euskalgintzea), Blanka Gómez de Segura (buztingile artisaua), Félix Ibarrondo Ugarte (musikaria), Koldo San Sebastián (historialaria) eta Enrike Zelaia (folkloristea).
Botoen kontaketen ponderazinoa holan egingo da:
- Eusko Ikaskuntzako bazkideak, % 30.
- Euskal Komunidade Globala, % 10.
- Epaimahai Instituzionala, % 60 (Eusko Ikaskuntzako Lehendakaritzea eta ertakunde erreferenteetako ordezkariek osotutakoa).
Emon botoa hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!