Unai Elorriagak eta Pello Otxotekok irabazi dabe Espainiako Kritikearen Saria
2020-09-30 08:29 KultureaElorriaga bizkaitarrarena izan da 2019ko literaturan narratibako lanik onena.
Unai Elorriagaren Iturria (Susa) lanaren kalidadea nabarmendu dau Espainiako Literatur Kritikarien Alkarteak. Epaimahaiaren eretxiz, liburu hori izan da 2019ko literaturan narratibako lanik onena.
Unai Elorriagak aurezpenean ondokoa adierazo eban: nobelaz mozorrotutako ipuin liburua da Iturria.
Beste alde batetik, Pello Otxoteko gipuzkoarrarenn Itsas bizimina poema bildumea (Balea Zuria) izan da poesia lanik goraipatuena eta lehenago be Bizkaiko Foru Aldundiaren Lauaxeta saria jaso eban Itsas bizimina liburuari esker.
Hogei kritikarik osotu dabe epaimahaia eta euskarazkoez gan, katalanez, galegoz eta gaztelaniaz idatzitako bina lan be nabarmendu ditue. Katalanez, Jordi Lararen Sis nits d'agost lana saritu dabe narratiban eta Dolors Miquel poetearen Ictiosaure poesian. Galegoz, Berta Davilaren Carrusel eta Olga Novo poetearen Feliz idade. Gaztelaniaz, Mariana Enriquez idazlearen Nuestra parte de noche eleberria eta Juan Antonio Gonzalez Iglesias poetearen Jardín Gulbenkian saritu ditue.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!