2020ko Estropatadea Bilbon

Bizkaie! 2020-09-30 08:16   Pil-pilean

Urriaren 4an, pandemiak eragindako gaur egungo inguruabarretara egokituko da.



WOP Fundazinoa
ren (The Walk On Project) Estropatadearen zortzigarren edizinoa izango da da Bilboko itsasadarrean. Urriaren 4an, domekan, izango da eta pandemiak eragindako gaur egungo inguruabarretara egokituko da.

Gaixotasun neurodegeneratiboen inguruko sensibilizazinorako eta gaixotasunen kontra egiteko Estropatada kanpainea osasun-ikerketarako sentikortasun berezia dauen testuinguruan atonduko da aurten.

WOPahate bategaz parte hartzeko eta gaixotasun neurodegeneratiboen kontrako minutuak emoteko txartelak hemen eskura daitekez: webgune (wopato.com), WOP denda (Iparragirre, 31) eta Bilboko saltokiak, Eroski, El Corte Inglés eta Bilboko hainbat saltoki.

Kontuak kontu, urriaren 4an, Euskalduna zubitik abiarazoko da arratsaldeko 16:00etan. Lasterketea laburragoa egingo da, baina, halan da be, ikusgarria izango da eta streaming bidez eskaintzea aurreuikusi dabe.

Igazko lasterketan pinuetako pinaburu geolokalizatuak erabili ziran plastikozko ahateak ordezkatzeko. Holan, ingurumenaren aurrean konpromiso handia erakutsi eban Fundazinoak. Aurten, Euskalduna zubitik botako eta Deustuko zubira hektzea da asmoa. Esatari batek emongo dau lasterketearen berri eta zuzenean ikusi ahal izango da WOPen eta Estropatada-ren YouTube eta Facebook sare sozialetan.

Bilboko Itsasmuseumaren zabaldegian egindako aurkezpenean, ondokoa nabarmendu dau Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzia dan Xabier Ochandianok: Estropatadea gure uriaren ikurra da, bilbotarrok gehien maite dogun ekimenetako bat eta, zelan ez, horren zain egoten gara. The Walk On Project ekimena balio sozialen zerbitzura dago eta Bilbo uriak be bere egiten ditu balio horreek, besteak beste, Bilboko Udalak gure uria dinamizetan lagunduko daben ekitaldiak berraktibetako dauen konpromisoa, testuinguru barri honetan eta, betibe, euste-neurri guztiei eutsiz.

WOPen sortzailea dan Mikel Renteriak ondokoa azpimarratu dau: Hilebete honeetan ziurbakotasun momentuakizan ditugu baina hauxe dogu argi: WOPek asko dau helarazoteko, zientzia-ikerketak inoiz baino esangura handiagoa dauelako orain.  Estropatadea gizartea sensibilizetako aldez aurretik egiten dan kanpaina baten emoitzea da: Egokitzen gabiz eta beraz, osasun publikoko eskakizunen arabera, ezin dogu betiko jaia ospatu'. Dana dala, honako hau gogorarazo gura dabe antolatzaileek: «Argi dogu, proiektu honi bizitzea eskainiko deutsagu beti: gaixotasun degeneratiboak desagerrarazotea da asmoa. Orain ondo dakigu ikertzea inoiz baino beharrezkoagoa dala, izan be, gaixotasunak dira gure gizartera mina dakartena (alzheimerra, parkinsona, leukodistrofiak, esklerosia...).

Ondokoak dira Estropatada WOP 2020 ekimenaren babesleak: Bilboko Udala, Toyota Japancar, Yimby, Surne, El Correo, BBK eta López Landa. Laguntzaileak: Itsasmuseum, Bilbobentura, Sarenet, Urgarbi eta Euskaltel.

Bestalde, honako honeek lagunduko dabe txartel-salmentea egiten: El Corte Inglés, Eroski eta Bilbao Centro.

WOPek jarduera guzti-guztien (Estropatadea, kontzertuak, kirol-probak, jaialdiak, produktuak saltzea...) etekin guztiak bideratzen ditu gaixotasun neurodegeneratiboetarako terapiak ikertzeko. Orain arte 400.000 euro baino gehiago bideratu ditue gaixotasun neurodegeneratiboen kontrako nazinoarteko hainbat proiektuetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu