Etxepare Euskal Institutuak webgune barria dauka

Bizkaie! 2020-09-29 11:49   Pil-pilean

Egungo beharretara egokitutako ataria sortu dau Institutuak.

Ekintza eta proiektu gehienak halabeharrez bertan behera geratu edota atzeratu diran urte honetan, barruko kudeaketa eta komunikazino arloko hainbat egitasmori behar eben bultzadea emoteko tartea hartu eta horren adibide da Etxepare Euskal Institutuaren webgune barria.

Arduradunen eretxiz, nortasun korporatibo barriaren kolore bizi eta freskotasunari esker, egungo beharretara egokitutako atari bat sortu dogu, Institutuak sustatutako ekintzak eta euskal kulturea atzerrian zabaltzeko egitasmoak komunikauko dituana.

Sei ataletan banatuta, webguneak Institutuaren egiturearen eta eginkizunen barri (Etxepare Euskal Institutua eta Zer egiten dugu); urtero banatzen ditugun Mobikortasuneko, Literatura Itzulpenetako, Euskal Ikasketetako eta Euskerea Munduan programako dirulaguntzen eta lan-eskaintzen barri (Deialdiak); euskal kultureari buruzko barri orokorren eta agendearen berri (Gaurkotasuna); euskerea ikasi, erakutsi eta ikertzeko aukeren eta baliabideen barri (Euskerea) eta euskal kultureak, arte diziplina bakotxean, historian zehar eta gaur egun dauen aberastasunaren barri (Euskal Kultura) emongo dogu era praktiko eta hurrekoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu