'Lurrun minez' antzezlana estreinauko dabe Loraldia Udagoiena Festibalean
2020-09-25 10:24 KultureaUrriaren 2rako sarrerak agortu egin dira.
Galder Perez-ek idatzi eban pasa dan urtean antzerkiaren gidoia eta Olatz Gorrotxategik zuzendu dau. Horrezaz gan, Joseba Leinorrek jarriko deutso zuzeneko musikea antzezlanari.
Ikuskizun hau sortzeko, Zinegoak Festibala, La Fundición eta Loraldia Kultur Alkartea batu dira.
Antzezlanaren estreinaldia atzeratu egin behar izan da osasun egoereagaitik baina 2020ko Loraldian eskaintzeko aukerea sortu da eta ekitaldi bi atondu ditue: urriaren 1ean eta 2an.
Eszenatokira eroango dabe orain dala urtebete Café Bar Bilbao gidoi sariketea irabazi eban testua. La Fundición laguntzaile bilakatu da ekimen hau aurrera eroan ahal izateko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!