Basauriko ikasketa gelak martxan
2020-09-23 13:04 Pil-pileanIbaiganen, Basozelain, Arizko Torretxean eta Taberna Nagusian edegiko ditue.

Irailaren 23tik aurrera, Basaurik Arizko Torretxeko eta Basozelaiko ikasketa-gelak edegiko ditue barriro. Ganera, espazio barri bat atondu dabe Ibaiganeko Kultur Etxeko 0 pisuan.
Arizko Torretxeko ordutegia 10:00etatik 13:30era eta 16:30etik 20:15era izango da, astelehenetik barikura.
Bestalde, Basozelai eta Ibaiganen ordutegia 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:30era izango da, astelehenetik barikura; zentro bi horreek zapatu goizetan be zabalik egongo dira 09:00etatik 13:30era.
Era berean, San Migeleko Taberna Nagusian ikasketa-gelea edegiko dabe urriaren 6tik aurrera, arratsaldez, 16:30etik 20:15era, astelehenetik barikura.
Kontuak kontu, aitatu areto horreetara sartu ahal izateko, ezinbestekoa izango da aurrez hitzordua eskatzea: Kultur Basauri webgune barrian (kultur.basauri.eus) eta Social Antzokiko webgunean (www.socialantzokia.eus).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!