Udagoienean, Durangon, Kultur Aro
2020-09-23 09:22 KultureaUda Kulturaz Blai zikloaren jarraipena izango da,
Durangoko Udalari esker, irailean, urrian eta zemendian 80 jarduera izango dira eta ekinaldia Mendi Tourraren proiekzinoak izango dira irailaren 24an, Durango San Agustin Kultur Gunean. Aurrerago, Ganso & Cia konpainiak Alpha ikuskizuna lehenengoz erakutsiko dau urriaren 30ean, aurrestreinaldia izango da eta 31n, barriz, estreinaldia.
Juanan Bueno eta Jorge Varela udal ordezkariek Uda Kulturaz Blai zikloaren erantzun bikaina nabarmendu eta kultureak Durangoren suspertzean dauen garrantzia nabarmendu dabe: Udan jentearen erantzuna bikaina izan danez, udagoienerako be kultura eskaintza zabala atondu dogu, betibe osasun protokoloari eutsiz.
Irailetik zemendira izango diran ekitaldien artean, irailaren 26an, San Jose Maristak Ikastetxean, Street Show kirol ikuskizuna eskainiko dabe; Khea Ziater taldeak antzerkia eta zinemea buztartzen dituan Oymyakon: habitación 101 lanari ekingo deutso.
Irailaren 26an, Khea Ziater-ek antzerkia eta zinemea buztartzen dituan Oymyakon: habitación 101 lanari ekingo deutso.
Urriaren 1ean, barriz, Gontzal Mendibilen kontzertua nabarmenduko dogu, Landako Gunean, 19:00retan
Bertsoen munduan, Miren Amurizak eta Askoa Etxebarrietak La Pulga bertso-flamenko ikuskizuna eskainiko dabe eta Andoni Egaña, Onintza Enbeita eta Gorka Pagonabarragaren bertso saioa (Irailaren 27an) be ezin ahaztu.
Urriaren 1ean, barriz, Gontzal Mendibilen kontzertua nabarmenduko dogu, Landako Gunean, 19:00retan
Bertsoen munduan, Miren Amurizak eta Askoa Etxebarrietak La Pulga bertso-flamenko ikuskizuna (Urriaren 11n) eskainiko dabe eta Andoni Egaña, Onintza Enbeita eta Gorka Pagonabarragaren bertso saioa (Irailaren 27an) be ezin ahaztu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!