Gorbeia Suzien x3 = 99 km

Bizkaie! 2020-09-21 12:07   Kirola

Aspanovas Bizkaiko Minbizidun Umeen Gurasoen alkarteari laguntzea da asmoa.

Pedro Mari Lejarza Ibarrondok urriaren 3an erronka solidarioari ekingo deutso. Koronabirusa dala eta, aurten ez da Gorbeia Suzien ospetsua egingo, baina, Zeanurin bertan, Gorbeia Suzieni lotutako erronkea izango da.

Zeaniztar batek Gorbeia Suzieneko ibilbidea hiru aldiz egiteko asmoa dauka, 18 orduan; hau da, Gorbeia Suzien x3 = 99 km. Erronkearen helburua, Aspanovas Bizkaiko Minbizidun Umeen Gurasoen elkarteari laguntzea da eta, horretarako, dorsal solidarioak erosi ahal izango dira, bost euroan. 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu