Diseinu grafikoa ardatz, Serifalaris Jaialdia Getxon
2020-09-21 10:37 KultureaIrailaren 25etik urriaren 3ra.
Irailaren 25etik urriaren 3ra Serifalaris Jaialdiaren IX. edizinoa egingo da Getxon, Estatuan diseinuaren eta sormenaren arloko profesionalentzat eredu diran jaialdietako bat. Topaketa hau Marina Goñi eta Freskue (Peio Atxalandabaso) estudioek atondu dabe, Udalaren babesari eta "Es Design-Bartzelonako Goi Mailako Diseinu Eskoleari, "EIDE-Euskal Diseinua", "Estudios Durero", "Guuk", "Espacios a_erre Design", "Am Libros de Diseño Gráfico y Comunicación", "Marc Vilarnau" eta “Gráffica” kolaboratzaileei esker.
Antolatzaileek adierazo dabenez, aurten koronabirusaren krisiak ezarritako mugak diseinu jaialdi bat sekula ikusi bako formatuan antolatzeko aukera bihurtu dogu. Holan, IX. Serifalarisek sormenaren, asmamenaren eta esklusibotasunaren aldeko apustua egingo adu, "Autocine Getxo" (ponentziak) eta "Azkorri beach house" (Masterclass) topaguneetan.
Egitaraua
- Barikuan, irailaren 25ean, 18:00etatik aurrera, Getxo Autozinemeak sektoreko lehen mailako profesionalen berbaldiak hartuko ditu, besteak beste, Oscar Mariné (Diseinu Sari Nazionala), Coco Dávez (Forbes 30 Under 30 zerrendan dagoan artistea), Oscar Guayabero (komisarioa, editorea eta ikertzailea) eta Vasava (Nike edo Adobe lako marka handientzat lan egiten dauen diseinu estrategikoko agentzia). Sarrerak 50 euroko prezioa izango dau auto bakotxeko, edo 25 eurokoa oinezko bakotxeko (autozinemearen terrazan).
Bertaratutakoek parte hartu ahal izango dabe: autotik, berbaldiak 27 metroko pantaila batean ikusiz eta irratiaren bidez entzunez; hau da, distantziei eutsiz eta araudi guztiak betez, baina, aldi berean, esperientzia ludikoaz eta zero kilometroaz gozauta, adierazo dau Peio Atxalandabasok.
- Urriaren 1, 2 eta 3an, "Azkorri Beach House"n (Goienetxe estarta, 17) masterclasseak egingo dira, Espainia mailan branding eta marka-estrategian erreferentzia dan Folch estudioaren eskutik. Gehienezko 15 laguneko talde txiki batentzako topaketea izango da eta sarrerak agortu dira dagoeneko.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!