Danetara, 568 lan aurkeztu ditue 2019ko Azkue Literatura sarietan

Bizkaie! 2020-09-18 12:31   Kulturea

Igaz baino 433 gehiago.

2019ko Resurrección Maria Azkue Literatura sariak emon ditue Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan; ekitaldian, besteak beste, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Nora Sarasola BBKren Gizarte Ekintzako zuzendariak parte hartu dabe. Eusko Jaurlaritzeak COVID 19aren kontra ezarritako segurtasun neurriak zorrotz errespetau dira ekitaldi osoan.

Irabazleak zoriondu ostean, Andres Urrutiak eskerrak emon eta kimu barriei agindu deutse Euskaltzaindiak euskal letrak bultzatzen eta aldezten jarraituko dauela etorkizunean.

Nora Sarasolak adierazo dau era honetako egitasmoak ezinbestekoak dirala eta danon artean bultzatu behar ditugula: Idaztea borondatea lantzeko eta sensibilidadea lantzeko modu bat da; horregaitik dira hain garrantzitsuak honelako ekimenak.

Akademiak berak eta BBK-k 1991etik antolatzen dituen sari honeek idazle gazteak literatura mundura erakartea dabe helburu nagusi. Jakina danez, genero bi saritzen dira Azkue sarietan: narrazinoa eta poesia. Genero bakotzak maila bi ditu: A mailea (10 eta 13 urte bitarteko gazteentzat); eta B mailea (14 eta 17 urte bitartekoentzat).

Urtero legez, aurten be literatura eremuko persona adituek osotu ditue epaimahaiak, betibe Euskaltzaindiak izentautakoak:

• A mailan: Miren Billelabeitia, Igone Etxebarria eta Manu Lopez Gaseni.

• B mailan: Yolanda Arrieta, Amaia Jauregizar eta Patxi Zubizarreta.

Epaileen eretxiz, lan bereziak, hausnarketarako jokerea dabenak aurkeztu ditue aurten. Ganera, parte-hartzaileen artean idazkera finaren jaube egiteko ahalegin handiak antzemon ditue: “Ondo idatzitako testu asko dago eta molde ezbardinen erabilera zorrotza gaiak jorratzeko', azpimarratu dabe epaimahaikoek.


A Mailako sariak

Narrazinoa:

• Lehen saria: Axuri beltzaren leienda. Egilea: Ekain Errazu (Urola Ikastola, Azpeitia - Gipuzkoa).
• Bigarren saria: Laguntasunaren bila. Egilea: Oihan Olasolo (Seber Altube, Gernika-Lumo - Bizkaia).
• Hirugarren saria: Lamiak. Egilea: Nora Aiertza (Urola Ikastola, Azpeitia - Gipuzkoa).
• Aipamen berezia: Eskumuturrekoen saltzailea. Egilea: Oihane Maritxalar (Haurtzaro ikastola, Oiartzun - Gipuzkoa).

Olerkia:

• Lehen saria: Hodei urratuak. Egilea: Unai Oruesagasti (Urola ikastola, Azpeitia - Gipuzkoa)
• Bigarren saria: Argi eduki ezazu, lagun. Egilea: Aiora Sebastian (Seber Altube, Gernika - Bizkaia).
• Hirugarren saria: Distira eder bat. Egilea: Saioa Gartzia (Labiaga Ikastola, Bera - Nafarroa).


B Mailako sariak:

Narrazinoa:

• Lehen saria: Itsualdia. Egilea: Amaiur Puente (Pasaia-Lezo Lizeoa, Pasai Donibane - Gipuzkoa).
• Bigarren saria: Nora. Egilea: Jare Sanzo Orts (Beasain BHI, Beasain - Gipuzkoa).
• Hirugarren saria: Bakoiti Bikoiti. Egilea: Iñigo Martínez Paz (Armentia ikastola, Gasteiz - Araba)

Olerkia:

• Lehen saria: Dunen artean. Egilea: Idoia Zabalo Rios (Beasain BHI, Beasain Gipuzkoa).
• Bigarren saria: Mnemósine. Egilea: Jon Kortaberria Lopetegi (Beasain BHI, Beasain – Gipuzkoa).
• Hirugarren saria: Nomadak. Egilea: Eider Burugain Iriarte (María Inmaculada, Donostia -Gipuzkoa-).

 

Harrobi emonkorra

Resurreccion Maria Azkue saria, berez, 1975ean sortu eban Bilbao Aurrezki Kutxak eleberri, olerki eta saio modalidadeakaz eta 1990 arte iraun eban. Urte hareetan ez zan gaztetxuentzako saririk, helduentzakoa baino eta gaur egun oso ezagunak ditugun hainbat idazle eta ikertzailek jaso eben saria. Beste horrenbeste pasau da 1991etik aurrera antolatutako sariakaz be, egun ezagunak diran Alaine Agirre, Arkaitz Estiballes, Nagore Amondarain, Irati Goikoetxea, Maialen Zubeldia, Nerea Ibarzabal, Uxue Alberdi edo Urtzi Urrutikoetxea idazle, bertsolari eta kazetariek eskuratu izan dabe saria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu