Irailak 24, Mesedeetako Ama, Getxoko jaia

Bizkaie! 2020-09-18 10:35   Pil-pilean

Udalaren bulegoak eta ganerako udal sail guztiak zarratuta egongo dira.

Datorren asteko eguena, irailak 24, Ama Mesedeetako eguna, herriko jaia izango da Getxon, 2020. urteari jagokona. Hori dala eta, Getxoko Udalak jakinarazo dau bere bulegoak eta ganerako udal sail guztiak, zarratuta egongo dirala.

Getxoko Kultur Etxeko bulegoak, udal liburutegiak, Euskaltegia eta Andrés Isasi Musika Eskolea be zarratuta egongo dira.

Beste alde batetik, Romo Kultur Etxean jaieguneko ordutegia izango dabe, hau da, 09:00etatik 21:00etara (liburutegiak zarratuta egongo dira).

Getxo Kirolak-eko instalazinoak edozein jaiegunetan bezela edegiko dira: gimnasioa 10:00etatik 14:00etara eta ganerako instalazinoak aurretiko erreserbak eginda.

Turismo Bulegoa zabalik egongo da ohiko ordutegian: Ereagan 09:30etik 14:30 arte eta 16:00etatik 19:00ak arte; Bizkaia Zubiko Informazino Gunea 10:00etatik 14:30era arte eta 15:30etik 18:00ak arte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu