'Estropezuka'
2020-09-17 11:37 KultureaMelendezen dozena bat koadro eta hiru marrazki ikusi daitekez erakusketan.
Irailaren 18an, Aire galerian Arte Eder Fakultadeko Margolaritza saileko irakasle Txus Melendezen artelanakaz osotutako Estropezuka-A trompicones erakusketea inaugurauko da. Zabalik egongo da irailaren 18tik zemendiaren 6ra, astelehenetik barikura, 17:00etatik 19:30era.
Melendezen dozena bat koadro eta hiru marrazki ikusi ahal izango dira erakusketan. Lanik zaharrenak 1989koak dira eta barrienak aurtengoak.
Erakusketea, alde batetik Fito Ramírez-Escudero arduradunaren gonbitea da, baita inoiz bateren batek egin deustan hurrengo galderearen erantzuna be: eta zuk pintetan dozu? Horretarako, 1989tik gaur egun arte, biltegian ditudan ikusi bako hainbat lan aukeratu eta urteetan zehar egindako ibilbidearen laburpena osotu gura izan dot. Kanpoan geratu dira, noizbait erakutsitakoak ez eze, izakeragaitik proponidutako ibilbideagaz bat ez datozenak be. Bidea, beharbada koherentzia bakoa da, saltoka, aurrera egin baino, estropezuka ibili. Aurrera ala atzera joten dodan jakin barik, izan be, erakusketea 1989ko koadrotxu bategaz hasten da eta erakusketan ikus daitekeen pintautako azkena, koadro beraren errepetizinoa da', azaldu dau Txus Melendez irakasleak.
Txus Melendez, 1964an, Bilbon jaioa. UPV/EHUko Arte Eder fakultadeko ikaslea eta 1989. urtetik hona, bertako irakaslea da. 1986an, talde erakusketetan parte hartzen hasi zan, banakakoak be egin ditu (azkena Bilboko Imatra espazioan, 2009an). Gehienak Euskal Herrian. Azken hamar urteotan ez dau erakusketa askorik egin, azkena, Aire galerian antolatutako taldeko erakusketa batean, koadro pare bategaz parte hartu eban.
Sartzea doban.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!