Mintzolak Gradu Amaierako Lanak sarituko ditu
2020-09-17 08:10 Kulturea2018-2019 edota 2019-2020 ikasturtean aurkeztutako lanak hartuko dira gogoan.
Gaur hasi eta urriaren 16ra arte izango da Gradu Amaierako Lanentzako (GRAL) sarira aurkezteko aukerea. Euskerazko ahozko kultur sorkuntzeari buruzko ikerketea bultzatzea da helburua; honenbestez, antzerkigintzea, kantagintzea, bertsolaritzea, kontalaritzea, bikoizketea edo ahoz emoteko sortzen dan beste kultur adierazpide bat ikertzen daben lanak hartuko dira aintzat.
Lanak 2018-2019 edota 2019-2020 ikasturtean defendidutakoak, aurkeztutakoak, izango dira nahitaez. Ikerlan saridunak 500 euro eskuratuko ditu eta zemendiaren 26an izango da sari banaketea, Mintzolak eta Laboa Katedrak ahozkotasunaren inguruan egindako eta egiten dabizen ikerketak ezagutzeko antolatzen dauen saioan.
UPV/EHUko Mikel Laboa Katedreak eta Mintzola Ahozko Lantegiak bigarrenez deitu dabe sari hau. Aitatu erakundeek, alkarlanean, hainbat ikerketa sustatzen ditue, besteak beste, ikerketa kontratuen eta proiektu sarien deialdien bidez.
Igaz Idoia Ilundain Iribarrenek irabazi eban saria, Ahoz gorako irakurketea eta kontaketea ume hezkuntzan: ahotsaren eta entzumenaren bitartez sozializetako esperientzia lanari esker.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!