Botxareu Ginesta Saria irabazi dabe Elkar liburu-dendek

Bizkaie! 2020-09-16 11:31   Kulturea

Boixareu Ginesta sariak liburuaren kulturearen garpenean zeregin garrantzitsua daben liburu-dendak saritzen ditu eta aurtego saria elkar-i emotea erabagi dabe. Epaimahaiak kontuan hartu dau elkar liburu-dendak bere komunidadeko errealidade sozial eta kulturalean txertatuta dagozala, baina era berean zabalik Espainian zein Europako kultur norabideetara eta Espainiako editorial asko eta askogaz kolaboretan dabela.

Federazinoak nabarmendu dau 1974an lehen liburu-dendea Baionan zabaldu ebala eta gaur egun Euskal Herri osoan dituala liburu-dendak, danetara, 16. Era berean, kontuan hartu dabe elkar-ek kontuan hartzen dauela lurraldeko egoera linguistikoa eta ahalegin berezia egiten dauela euskeraz argitaratutako liburuari ikusgarritasuna emoteko, euskerazko produkzinoa irakurlearen eskuetara heltzeko helburuari eutsiz.

Eta kontuan hartu dabe hainbat liburu-dendetan aurkezpenerako txokoak sortu izan dituela be eta hareek doban erabilteko aukerea emotea argitaletxeei.

Saria Bartzelonan emongo dabe, 2020ko urriaren 27an, Liber 2020 azokaren testuinguruan. Egoera sanitarioaren ondorioz, azokea bera aurten modu birtualean gauzatuko da, baina saria emotea aurrez aurreko ekitaldia egingo da eta han izango da elkar Taldeko ordezkaritza bat.

elkar liburu-dendek eta elkar Fundazinoak gogo onez hartu dabe saria eta eskerrak emon nahi deutsoz Espainiako Editoreen Gremioen Federazinoari Boixareu  Ginesta saria emoteagaitik.

elkar-ek puntu bi nabarmendu gura ditu: Batetik, saritzeko arrazoietako bat izatea, bere lurraldean txertatuta egonda, euskerazko liburuari ikusgarritasuna emoteko egiten dauen ahalegina. Bestetik, elkar-entzat sariak balio handia dau editorialen gremioen eskutik datorrelako, poztekoa baita argitaletxeek aintzat hartzea liburu-denden eta, bide batez, elkar Taldeak egiten dauen lana liburuaren katearen garapenean.

Sari hau ezinezkoa litzateke egunez-egun liburu-dendetako lankideek egiten daben ahaleginagatik ez balitz. Erabili daigun beraz, balioan jarteko liburu- dendetako lankideen lana. Eskerrik asko lankide guztiei euren lana eta inplikazinoagaitik. Saria eurena da. Eta zelan ez, eskerrak liburu irakurleei eta erosleei, egunez egun elkar liburu-dendak maite dituen milaka lagun horreei be, eurak barik ez baitago liburu-dendarik. Saria eurena be bada.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu