AMP_XXIII 'Trikimailua'

Bizkaie! 2020-09-16 10:07   Kulturea

Irailaren 24tik urriaren 8ra bisitau ahal izango da.

Okela Sormen Lantegian egingo dan ikasturte barriko lehen AMP erakusketea badator: Erakusketeari Trikimailua izena jartea erabagi genduan eta Ainara Elgoibar, Ainize Sarasola eta Gabriele Muguruzaren lanak izango dira protagonista: Irailaren 24tik urriaren 8ra bisitau ahal izango da, eguazten, eguen eta barikuetan, arratsaldeko 17:00etatik 20:00retara.

Egoereak holan eskatzen dauelako, inaugurazinorik ez da izango baina erakusketa ikusgai egongo da Irailaren 24an, arratsaldeko 18:00retatik aurrera. Ondoren, pare bat astean izango da ikusteko aukerea.

Erakusketeari amaierea emateko, berbaldia izango da Artiatx Fabrikan (Deustuibarra, 70A 2. pisua), urriaren 10ean, eguerdiko 12:30etan.


Artistak

AINARA ELGOIBAR (Mungia, 1975)

Ainara Elgoibar artista bizkaitarraren lana, sarri, mobimenduan dan irudiaren bitartez adierazoten da, batez be, interesetan jakona alorra dalako. Tractora Koop artista-kooperatibearen bazkide fundatzailea be bada, arte-produkzinorako eta bitartekaritzarako plataforma lez jarduten dauena. Hau guztiaren aurretik, enpresa pribatuaren esparruan lan egin eban, multinazional amerikar baten finantza sailean.


AINIZE SARASOLA (Orio, 1984)

Ainize Sarasola Arte Ederretan lizentziatua da EHUn, Leioan. Ikusizko artistea eta zinemagilea. Azken urteetan zinema eta marrazkia lantzen ditu. Orain arte hiru film labur egin ditu: Tarot Night (2013), The News (2014) eta The Real Stardust Oil (2015). 2018an amaitu eban lehen film luzea: Killing Time.
ainizeblog.blogspot.com.es


GABRIELE MUGURUZA (Donostia, 1992)

Gabriele Muguruzak Arte Gradua ikasi eban Bilbon 2010 eta 2014 artean, lau hilebeteko egonaldia tarteko Central Saint Martens School of Arts and Design-en. 2015ean, Ikerketa eta Sorkuntza Masterra egin eta Kalostra arte eskolan hartu eban parte. 2018an, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Masterra amaitu eban. Hainbat erakusketatan hartu dau parte: La naturaleza de las cosas, Jareño Donostia; Zena eta Dena Harriak programearen barruan, Markina-Xemein; Bi Dos Two, Azkuna Zentroa, Bilbo...

Gaur egun Bilbon bizi da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu