Gure Zirkuak Arrasaten jarraituko dau 2020ko birea

Bizkaie! 2020-09-15 12:34   Kulturea

Irailaren 25etik urriaren 11ra bitartean 15 saio eskainiko ditu taldeak Debagoienean.

Irailaren 25etik urriaren 11ra bitartean 15 saio eskainiko ditu taldeak Debagoienean, 2018tik zapaldu bako eskualdean.

Orioko upealako egonaldiaren ondoren, Covid-19aren aurrean hartutako neurriak eraginkorrak izan dirala ikusita, Gure Zirkuak karpea lekuz aldatu eta bireagaz jarraitzea erabagi dau.

Arrasateko saioetarako sarrerak salgai dagoz hemen

Joan dan garagarrilaren 17an ekin eutson Gure Zirkuak 2020ko bireari zailtasun eta ziurbakotasun handiko egoeran, taldearen asmo eta helburuak erabat zapuztuta.

Orioko egonaldiak, barriz, bistan itxi dau posible dala, Covid-19ak guztia baldintzatzen dauen egoera honetan be, saioak modu seguruan eskaintzea eta aurreko urteetan bezela zirkuaz gozetea. Danetara, 13.000 ikusle baino gehiago batu ditue Orion eskainitako 43 saioetan eta beste 600 Gozategi taldeagaz alkarlanean egindako kontzertu berezi bietan; segurtasun osoz, testuinguruak ahalbidetzen eban normaltasunaren barruan eta ezelako arazo barik.

Kontuak kontu, Gure Zirkuak 2020ko bireari jarraipena emotea erabagi eta Arrasaten eskainiko ditu udagoieneko lehen saioak, orain arte hartutako neurri eta erabagi nagusiei eutsita:

- Karpa handiagoa. Osasun agintariek ezarritako gitxieneko segurtasun-distantzia beteteko helburuz, Gure Zirkuak aurten Portugaldik ekarri dauen karpea jarriko dau Arrasaten, aurreko biretan erabilitakoaren halako bi dana, banakako jesarlekuak dituana eta bizikidetza-unidadeen artean gitxieneko 1,5 metroko distantzia fisikoa errespetetea ahalbidetzen dauena.

- Garbitasun-neurriak. Eusko Jaurlaritzearen aginduak eskatzen dauen moduan, garbiketa eta desinfekzino-neurri egokiak hartuko dira saioen artean.

- Unean-uneko erabagiak. Testuingurua aldakorra danez, saioak pixkanaka iragarriko dira, eta unean-uneko osasun-egoerearen arabera erabagiko dira aurrera begirako pausuak.

Orioko esperientziak indarbarrituta, ilusino handiz iragarri nahi ditu taldeak udagoieneko lehen 15 saioak, Arrasateko Musakola auzoan (Eroski saltokiaren alboan) eskainiko dituanak:

- Irailak 25, barikuan, 19:00etan.

- Irailak 26, zapatuan, 12:00etan eta 18:00etan.

- Irailak 27, domekan, 12:00etan eta 18:00etan.

- Urriak 2, barikuan, 19:00etan.

- Urriak 3, zapatuan, 12:00etan eta 18:00etan.

- Urriak 4, domekan, 12:00etan eta 18:00etan.

- Urriak 9, barikuan, 19:00etan.

- Urria 10, zapatuan, 12:00etan eta 18:00etan.

- Urriak 11, domekan, 12:00etan eta 18:00etan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu