Badator Gau Baltza

Bizkaie! 2020-09-15 10:17   Pil-pilean

Matrikulazinoa eta informazino gehiago irailaren 1etik 16ra, hemen.

Coronavirusak isolatuta izan gaituan urte berezi honetan be badator Gau Baltza, euskaldunon Halloween-a, aspaldian Euskal Herrian, urriaren 31aren bueltan ospatzen zan jaia. Jaiak euskeraz atondu eta bizitearen garrantziaz jaubetuta, igaz hasi zan Euskaltzaleen Topagunea ohitura zahar hau zabaltzeko akuilu lana egiten eta bikoiztu egin zan Gau Baltza atontzen dauen herri kopurua.

Igazko sortutako baliabideak eta aurtengo barriak buztartuko dira 2020an be Gau Baltza atondu gura dabenentzako, besteak beste, online ikastaro bat izango da UEUgaz eta Ekoguneagaz alkarlanean eta ospakizunaren inguruko dokumental laburra sortu dabe, danen eskura jarriko dabena www.gaubeltza.eus webgunean (hemen trailerra).


Baliabide barriak

Itzalitako Kalabazen Berpiztea (Altuna & Ozaita, 2018) lan etnografikoa oinarri hartuta eta aurrez Gau Baltza berreskuratzen ebizan herriakaz alkarlanean sortu eban Euskaltzaleen Topaguneak Gau Baltza antolatzeko baliabide kutxa tresna. Material hau webgunean be badago erabilgarri.


Online ikastaroa

Aurten be Gau Baltzaren inguruko formakuntza saioa antolatu dau Euskaltzaleen Topaguneak Ekoguneagaz eta UEUgaz alkarlanean. Helburua da jaiaren bueltan orain arte ikasitako guztia danon eskura jartea, Gau Beltza ahalik eta herri gehienetan ospatu deien. Irailaren 23tik urriaren 10era egingo dan ikastaroaren ezaugarriak dira online eta 20 ordukoa izango dala. Matrikulazinoa eta informazino gehiago irailaren 1etik 16ra, hemen.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu