Sorkuntza artistikorako ateak zabaltzeko eguna Azkuna Zentroan

Bizkaie! 2020-09-15 08:50   Kulturea

Sartzea doban izango da irailaren 17an.

Sorkuntza artistikorako ateak zabaltzeko eguna izango da irailaren 17a, momentu egokia Azkuna Zentroak sorkuntzeari laguntzeko dauen programearen bidez, gaur egun proiektuak jorratzen dabizen artistakaz konpartidu eta esperimentetako.

Azkuna Zentroa kultura garaikidera sartzeko plataforma bat da artistentzat eta sortzaileentzat, leku dinamikoa, sormena eta ikerketa artistikoa bultzatzeko baldintzarik onenak eskaintzen dituana.

Egun horretan Alondigara hurreratzen diran bisitariek bertatik bertara ikusi ahal izango dabe sortzaileek zelan egiten dituen euren lan artistikoetarako prozesuak, ensaioak, gogoetak zein taldeko kideakaz eta publikoagazko hartu-emonak; zelan dagozan presente Zentroaren egunerokotasunean. Sortzailea hor egoteak balio gehiago emoten deutso espazio publikoari, espazioan esku hartzen dauelako eta programazinoa  eskaintzeko aukerea emoten deuskulako; helburua ez da ikuskizun bat eskaintzea,  prozesua, praktikea, aurreko eta ondoko egoerea erakustea baino.

Sorkuntza artistikoa ardatz hartuta urtero egiten den topaketa honek esangura berezia dau aurten. Azkuna Zentroak hamargarren urteurrena bete dau 2020an; hamarkada erabagigarria izan da proiektu hau finkatzeko. Beraz, ateak zabaltzeko jardunaldi honetan, komunidade publiko danakaz ospatuko da momentu hori eta gogora ekarriko da zer eragin izan dauen Azkuna Zentroak eta zer proiekzino dauen etorkizunari begira, XXI. mendeko plataforma barri legez, gizartea kultura garaikideagaz lotzeko forma artistiko barrien bidez.


Egitaraua

12:00etan: Ekitaldi instituzionala - Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS). Musika Loturak / Kulturen ataria.

17:00etan: Txaranga Urretabizkaia / Kulturen ataria.

17:00, 17:30, 18:00, 18:30 eta 19:00an: Ibilbideak (40’) honako honeen lana ezagutzeko / Lantegia eta Mediatekea.

- Sra. Polaroiska* / Lantegia 1

- Susana Talayero, Amparo Badiola eta Gemma Intxausti. Scriptbarik / Lantegia 2 - BAT Espazioa.

- Iván Gómez. La prospección de Kairós / Lantegia 2 - Lab1.

- Macarena Recuerda. The Watching machine. Vídeo / Lantegia 2 - Lab2.

- Aimar Arriola / Lantegia 2 - Lab3.

- Mario Paniego. Espacio públic(itari)o / Mediateka - TK103

* 17:00, 17:30 eta 18:00etako ibilbideetan baino ez.

18:00 eta 20:00etan: Tana Garrido. La tierra llama (arribar) (20-30') / Auditorioa (saio berezi bi).

18:00etatik 19:00era: Jarduerak FABdeFAB (Fábricas de Fábricas, José Real), PaloPalú (Elena Murillo eta Rosalia Fernández) eta Asier Oiarzabal/Hernán Quipildor-egaz (La llave del alma: Fatxada Proiektua. Diseinua, ilustrazinoa eta komikia) / dendAZ. This is Basque design.

18:30h: Babestu. Sorkuntza garaikideari laguntzeko programako aurkezpenak / Kulturen Ataria.

19:00etan: Sra. Polaroiska. Emakume jakintsuen kontseilua: Luisa Menéndez / Lantegia 1.

20:30ean: Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS). Musika Loturak / Kulturen ataria.

21:00ean: Tractora Koop. E. - Maddi Barber. Kinu#2 - Gorria (2020) / Terrazan.


Egun osoan:

Bisita gidatuak Steve Paxton. Drafting Interior Techniques erakusketa ezagutzeko:

- Orduak: 16:30, 17:30 eta 18:30
- Irapuena: 20´ bisitako.
- 4 laguneko taldeak gitxienez, 9koak gehienez.

Bisita gidatuak Mediatekeara:

- Orduak: 17:00, 18:00 eta 19:00
- Irapuena: 20´ bisitako.
- 4 laguneko taldeak gitxienez, 9koak gehienez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu